Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

29 Azaroa, 2017
SNA: “400 patente ditugu gure produktua babesteko”

Jesús Arregui SNA Europe enpresako zuzendari nagusia da; konpainia hori nazioarteko erreferentzia da eskuko erreminten fabrikazioan eta 500 lagun enplegatzen ditu
Jesús Arregui

Jesús Arregui SNA Europe enpresako zuzendari nagusia da; konpainia hori nazioarteko erreferentzia da eskuko erreminten fabrikazioan eta 500 lagun enplegatzen ditu.

 

SNA Europe enpresak badu Arabako Arangiz herrian konpainia iparramerikar garrantzitsu baten filial bat, halere enpresa hori 1930etik dago presente Euskadin, eta industriarako eskuko erremintak ekoizten dituzte. Bere lan egiteko modu bikainari eta berezkoa duen izaera berritzaile horri esker, enpresa arabar hau matrize amerikarraren Europako kuartel nagusi bihurtu da; hala, biltegi estrategiko bat kudeatzen du Araban, handik banatzen baitira Europa hegoalderako eta Afrika iparralderako produktu guztiak. Gogor lan eginez irabazi du enpresa-talde gisa duen ospea, eta 500 lagun baino gehiago enplegatzen ditu une honetan. SPRI Taldearekin Radio Euskadiko Made in Basque Country irratsaioan eginiko elkarrizketa batean, enpresa sendo eta ezezagun honetako arduradun nagusiak bere arrakastaren gako batzuk aurreratu dizkigu.

 

– Nola ikusten duzu, oro har, enpresa mundua? Eman iezazkiguzu zenbait giltzarri gertatzen ari zaiguna ulertzeko…

Jarduera ekonomikorako ezer txarrik badago, ziurgabetasuna da hori. Izan liteke ziurgabetasun ekonomikoa edo geopolitikoa, eta adibide ona da hau ikusteko nolako eragina duen Katalunian enpresen ihesean eta kontsumoan, eta zer eragin duen Estatuko gainerako lekuetan. Nire ustez, egoera horrek argi erakusten du perspektiba eza biziki kaltegarria dela jarduera ekonomikoarentzat.

 

Egonkortasuna da marko onena…

Bai, dudarik gabe. Egonkortasunak berekin dakar nolabaiteko aurreikusgarritasuna, merkatua bera nahiko aldakorra baita.

 

– Zuek eskuko erremintak fabrikatzen dituzue. Merkatu nitxo heldua eta tradizionala da, eta adierazle on ugari ditu Euskadin… Zerk bereizten zaituzte gainerakoengandik?

Esan beharra dago horrelako produktuak fabrikatzen dituzten Estatuko enpresen %80 Euskadin kontzentratzen dela. Hain zuzen, kluster indibidual bat osatzen dugu AFM kluster zabalagoaren barruan. Zerk bereizten gaituen gainerakoengandik? Berritzeko eta produktua fabrikatzeko gaitasunak.

Gure konpainiak bokazio industrial indartsua du, produktua garatzen du, balio erantsia sortzen du, eta altzairuzko pieza bat produktu bukatu bihurtzen du.

 

– Paradoxikoa badirudi ere, etxean bertan duzue mehatxu handiena.

Egia da bai. Asiatik etor litezkeen kopiak gorabehera, mehatxu handia dira oso gutxi edo ia batere fabrikatzen ez duten Europako konpainiak. Europan ezarritako beste enpresa batzuen patentea eta diseinua iraungitakoan diseinu horiek erabiltzen dituzte, kostu baxuan fabrikatzeko Asian. Gero Europara ekartzen dute produktua, Europako markarekin saltzeko.

 

– SNA Europe enpresa 400 patente tramitatzen ari da orain. Zer esan nahi du horrek? 

Horrek esan nahi du 400 patente ditugula gure produktua babesteko. Hau da, ezin ditu inork kopiatu, eta hala eginez gero, epaitegien bidez behartu dezakegu kopiatzailea gehiago ez fabrikatzera, produktua merkatutik erretiratzera, eta abar.

 

– Jabetzen zarete lehiakideak zain daudela zuen patenteak noiz iraungiko, gero diseinua kopiatu ahal izateko?

Askotan gertatzen da hori. Eta ez dute diseinua bakarrik kopiatzen, baita kolore konbinazioa ere, azken erabiltzaileari pentsarazteko jatorrizko produktua erosten ari dela. Horrek berrikuntza-maila handia izatera behartzen gaitu. Produktua eta prozesuak garatzeko bi I+G zentro dauzkagu Europan. Bat hemen dago, erreminta mekanikoarekin lotutako guztia lantzeko, eta bestea Suedian, ebaketarako tresnekin lan egiteko.

 

– Negozio-bide berriak ireki dituzue, besteak beste, aplikazio informatiko baten bidez. Zer eskaintzen dizue?

Gero eta profesional gehiagok du bere tresna-multzoa lantokian. Eta multzo hori antolatuta egon liteke edo ez. Gasteizko konpainia baten laguntzaz sortu dugun aplikazioa erabiliz, gure komertzial taldeak jakin dezake tresnak non dauden, ikus dezake nola kokatzen diren neurrira eginiko aparrezko kaxoi baten barruan, zein tresna behar dituen edo non kokatu ditzakeen langilearen produktibitatea hobetzeko, eta orobat balio du inbentarioen kontrola egiteko. Funtsean, baliabideak optimizatzen ditugu. Aeronautikaren industrian edo industria nuklearrean, adibidez, baliagarria da tresnak motor, erreaktore edo elementu mugikorren batean trabatuta gelditu ez daitezen.

 

Nolako harrera izan du aplikazio horrek merkatuan?

Oso ona. Estatu Batuetako gure matrizea hasi da erabiltzen. 2013an aurkeztu genuen Parisko Nazioarteko Azokan eta Berrikuntzaren Zilarrezko Saria jaso genuen.

 

 

 

Berrikuntza 18 maiatza, 2021
SATIINSek adimen artifiziala erabiltzen du ekipo-ondasunen mantentze prediktiborako, parametro elektrikoetan oinarrituta

Grupo GAES talde gipuzkoarrak 70 urte baino gehiago darama berrikuntzaren alde egiten. Joan den...Leer más

Berrikuntza 17 maiatza, 2021
Euskal enpresa batek bigarren bizitza erabilgarria ematen die itsas-garraioko edukiontziei

  2017an sortutako QB Pop Up enpresa arabarrak birziklatutako azpiegiturekin berritzen du....Leer más

Berrikuntza 13 maiatza, 2021
Watercut enpresak neurrira egindako enbalaje-soluzioak diseinatu eta fabrikatzen ditu, bezeroen produktuak babesteko

Watercut enpresak 20 urte baino gehiago daramatza errendimendu handiko neurrira egindako bilgarriak...Leer más

Berrikuntza 10 maiatza, 2021
Ternua: “Gure ADNan beti egon da gauza desberdinak egiteko gogoa”

  Arrasatetik mundura eta berrikuntza ikurtzat harturik. Horrelaxe azaldu daiteke Ternua...Leer más

Berrikuntza 6 maiatza, 2021
SPRI Taldeko zuzendariak hasiera eman die ETEentzako laguntza-planak aurkezteko eskualde mailako jardunaldiei

  SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik ostegun honetan eman die hasiera Ekonomi...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?