Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

19 uztaila, 2016
SMARTup, SMEak eta Startupak lotuko dituen ekitaldia

Azaroan, ekintzailetzari buruzko biltzar berezi bat egingo da enpresa txiki eta ertainentzat eta startupentzat, Donostian. Ekitaldiak erakusketagune handia izango du, bai eta hitzaldi eta jarduera anitzeko eta askotarikoen programa bat ere; besteak beste, inbertsio‐foroak eta ekintzaileentzako eta enpresa txiki eta ertainentzako sariak izango dira, eta, orobat, networking eraginkorra sortzeko sistema ahaltsu bat, horretarako gune berezi bat izango baita.

SMARTupen berezitasuna bere ikuspuntua izango da: antolatzaileek startupen eta enpresa txiki eta ertainen arteko sinergiak sustatzeko egiten duten apustua; izan ere, uste dute hor daudela egiazko “smart” kapitala eta balio adimendunaren trukea. Batetik, startupentzat, hor aurkituko dituztelako bazkideak, kapitalaz gain egiazko merkataritza‐funtsa emango dietenak, eta, bestetik, enpresa txiki eta ertainentzat, startupak aukera paregabea direlako beren enpresentzat berrikuntza bete‐betean eskuratzeko.

Hitzaldietan, askotariko gaiak landuko dituzte, baina betiere berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin lotuak, hala nola startupen eta enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzea, berrikuntza eta barne‐ekintzailetza sustatzea, startupak finantzatzeko modu alternatiboak, marketina 2.0 eta merkataritza elektronikoa.

Hizlarien artean, sona handiko pertsonak izango ditugu, besteak beste,Ramón Tamames, José Luis Bonet, Josep Alet, Mathieu Carenzo, Julián Villanueva edo Joaquín Gay de Montellá.

Ekitaldia azaroaren 22an egingo da, Kursaal Kongresu Jauregian.
Gainera, ekitaldi eko‐eraginkorra izango da, material birziklagarri eta berrerabilgarriak erabiliko baitira standak eta eremuak muntatzeko.

Informazio gehiago: www.smartup.eus

Berrikuntza 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Berrikuntza 22 maiatza, 2020
Elkarrizketa Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucínekin

  Pobretze handiagoaren eta langabeziaren hazkundearen benetako mehatxuaren aurrean,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?