Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

28 ekaina, 2017
SI Drive ekimenak berrikuntza sozialeko 1.000tik gora ekimen mapeatu ditu

Sakonki aztertu dira Euskadiko bi kasu: SSI Taldea eta Goiener.

 

SI Drive proiektu europarrak dio berrikuntza dela herrialde guztien erronka handiei erantzuteko aldaketa indarra. Europako Batzordeak finantzatutako ekimen horrek ikerketa-lan zabala egin du, non parte hartu baitute Europako 11 estatutako eta kontinente guztietako beste 11 herrialdetako 14 bazkidek. Deustuko Unibertsitatea da erakunde horietako bat, Nazioarteko Ikerketa Proiektuen Zentroaren bitartez parte hartu baitu.

 

Proiektua aurtengo abenduan amaituko da, 4 urteren ondoren. Denbora horretan, munduko eskualde desberdinetan dauden berrikuntza sozialeko ekimenak aztertu dituzte, ekimen horietatik ezagutza erauzteko. “Ez genuen teoria bakarrik aztertu nahi, orobat ikusi nahi genuen nola aplikatzen den berrikuntza soziala eta nolako inplikazio sozialak dituen Europarentzat eta munduarentzat oso garrantzitsuak diren gaietan” azaldu du Zuzenbideko doktore eta Deustuko SI Drive proiektuko ikerlari arduradun Marta Encisok.

 

Ekimena zazpi ardatz tematikotan bereizi da: enplegua, hezkuntza, ingurumena, klima aldaketa, energia, garraioa, osasuna, pobrezia eta garapen sostengarria. Deustuko Unibertsitateko lantaldea enplegu eta energia arloetako erronketan zentratu da. Arlo bakoitzetik 10 kasu aukeratu dira sakonago aztertzeko, eta Euskadiko bi ekimen sartu dira multzo horretan: Grupo Servicios Sociales Integrados kooperatiba, kalteberatasun edo menpekotasun egoeran dauden pertsonei laguntza ematen diena; eta energia berriztagarria sortu eta kontsumitzeko Goiener kooperatiba.

 

Proiektua azken fasean dago orain, abenduan aurkeztuko baititu ikerketaren ondorioak. Halere, dagoeneko eskuratu dituzte zenbait emaitza, erakusten dutenak berrikuntza soziala mundu osora zabaldu dela gainditu gabeko erronkei erantzuteko metodo gisa. Nahiz eta ereduak oso desberdinak izan, zenbait elementu berdinak dira ekimen guztietan: bottom-up formatua, erabiltzaileen jabekuntzari ematen zaion garrantzia, sektore eta agente desberdinen arteko lankidetza eta ikuspegi praktikoa, adibidez.

 

IS Drive ekimenak helburu hirukoitza du: aurrera egitea berrikuntza sozialari buruzko ezagutzan, dagoeneko existitzen diren ekimenak mapeatzea eta gomendio eta proposamenak eskaintzea arduradun politikoei, Europako agenda politikoan txerta dezaten berrikuntza soziala. “Sekula ez dira hainbeste kasu praktiko aztertu ondorioak ateratzeko” esan du Marta Encisok, “argitalpen zientifikoetan ere zabalduko ditugu emaitzak, uste dugulako berrikuntzak eta ekintzailetza sozialak tokia izan behar dutela nazioarteko esparru zientifikoan”. Ikerketen emaitzak azaltzen dituzten txostenak modu irekian argitaratu dira proiektuaren atarian, beste pertsona batzuk ere erabil ditzaten, dela aztertzeko material gisa edota berrikuntza sozialeko proiektuak garatzeko erreferentzia gisa.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?