Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 ekaina, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Berrikuntza soziala Fast Track Innobideak programa

Science by Women: emakumeek presente egon behar dute zientzian, etorkizuna jasangarria izango bada

Mujeres x África Fundazioak ikertzaile afrikarrentzako programa horren 4. edizioa aurkeztu du Deustun.

 

 

Mujeres x África Fundazioak ikertzaile afrikarrentzako programa horren 4. edizioa aurkeztu du Deustun..

 

Science by Women –Ellas Investigan proiektuak helburutzat dauka Afrikako emakume ikertzaileen lidergoa sustatzea aurrerapen zientifiko eta teknologikoa lortzeko beren herrialdeetan. Mujeres x África Fundazioak antolatzen duen programa horrek aukera eskaintzen die urtero goi-mailako profildun emakume zientzialariei sei hilabeteko egonaldiak egiteko Estatuko ikerketa zentroetan. Horrelako lankidetzen bitartez, asmoa da ezagutzaren transferentzia sustatzea eta ikerketa berriak garatzea Afrikan inpaktu sozial handia duten arloetan. Euskaditik, ekimen honetan parte hartzen dute Kronikgune Research Center, Biocruces Bizkaia, DeustoTech, Donostia International Physics Center eta Centro de Física de Materiales (CFM, UPV/EHU – CSIC).

 

Programa horren 4. edizioa ekainaren 11n aurkeztu zen Bilbon, aurten aukeratutako 14 ikertzaile afrikarren parte-hartzearekin. Topaketaren helburua izan zen ekimena ezagutzera ematea eta erakustea nolako paper garrantzitsua jokatzen duten emakume ikertzaileek zientziak eta teknologiak aurrera egin dezaten berdintasun eta jasangarritasun baldintzetan.

 

Carmen Pheiffer Hegoafrikako ikertzaile bat da, doktorea Biokimikan eta South African Medical Research Council batzordeko Biomedical Research and Innovation Platform plataformako zuzendariordea. Egonaldi bat hasi du berriki Vall d’Hebron Research Institute-n, non terapia berriak identifikatu nahi baititu Afrikan gero eta ugariagoak diren bi gaixotasun tratatzeko: obesitatea eta diabetesa.  Agnes Nakakawa ugandarra doktorea da Zientzia Konputazionaletan eta ikerketa bat hasi du Kronikgune zentroan, aztertzeko nola aplikatu daitezkeen IKTak gaixotasun kroniko bat baino gehiago dituzten pazienteei laguntza integratua emateko. Azkenik, Egiptoko Dalia Medhat Biolimikako doktorea Biocruces zentroan ari da lanean, ama zelulak eta osteogenesi inperfektua (hezur ahulen gaixotasuna) aztergai dituen proiektu batean.

 

Emakume ikertzaileek Afrikan duten paper gero eta garrantzitsuagoa

 

Topaketa horretan orobat izan zen María Teresa Fernández de la Vega, Espainiako gobernuko presidenteorde ohia eta Mujeres x África fundazioaren sortzailea. Berak azaldu bezala, emakumearen papera funtsezkoa da Afrikako ekonomian, eurek produzitzen dutelako elikagaien %80 Saharaz azpiko Afrikan eta ekonomia informalaren %90 inguru ordezkatzen dutelako. Ezagutza zientifiko-teknologikoaren arloetan ere gero eta garrantzi handiagoa dute, esaterako, Namibian edo Hegoafrikan Europako hainbat herrialdetan –besteak beste, Espainian- baino emakume gehiago graduatzen dira zientzia arloko ikasketetan. Halere, oraindik eten eta beirazko sabai asko gainditu behar dituzte arlo zientifiko-teknikoko erabakimeneko postuetara iristeko.

 

Dalia Medhat-ek dioenez, “emakumeak dira lan-indarraren gehiengoa Afrikako toki askotan eta ezinbestekoa da zientziari egiten dioten ekarpena sendotzea mundu jasangarriago baterantz aurrera egiteko”. Bestalde, hauxe adierazi zuen Agnes Nakakawa ikerlariak: “Ugandan berdintasun politika asko dauzkagu, baina ez dira inplementatzen eta horretarako ezinbestekoa da emakumeen ahotsa entzutea”.  Emakume zientzialari gazteen tutore ere baden Carmen Pheiffer-en iritziz, garrantzitsua da eredu hurbilak eskaintzea nesken presentzia sustatzeko STEM arloetan, “emakume zientzialarien benetako erreferenteak behar ditugu neska gazteei konfiantza emateko”.

 

Halaber, topaketan izan ziren Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko diputatu Teresa Laespada, Dustuko Unibertsitateko errektore José María Guibert eta DeustoTech-eko ikertzaile eta Inspira STEAM programaren arduradun Mari Luz Guenaga. Bizkaiko Foru Aldundiak Science by Women programa babesten du Bizkaia Koopera ekimenaren bitartez.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak