Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

26 ekaina, 2016
Sandra Lejarza: “Ez da ikusarazten emakumezko ekintzaileok gure gizartearentzat egiten dugun lan handia”

Emakume ekintzaile eta borrokalaria, Sandra Lejarza oraintxe ari da sendotzen Arratiako bailaran daukan abeltzaintzako negozioa, hainbat urtez jardun ondoren bere lanbideko gauzak egunik egun ikasten sektore oso zail batean. Zero Kilometroko kalitatezko produktuen aldeko apustuak eta txikienei elikagai osasuntsu eta naturalak eskaintzeko interesak bultzaturik sortu zuen “Baserriko Hanburgesa”, azkenean heldu nahiz gazteei gustatzen zaien kontzeptu bat, bai Fast Food formatuan, bai eta gusturik fineneko plateretan…

 

Sandra, nondik ateratzen duzu egunero aurrera egiteko indarra?

Berezkoa dut hori. Emakume saiatua naiz, eta, jakina, proiektu batean inbertsio handi bat egiten duzunean, saiatuagoa izan beharra daukazu, bideragarria izan dadin.

 

Gizartea aurreiritziak gainditzen ari da eta gero eta emakume gehiago ari dira ekintzaile bihurtzen

Baliteke gizarteak pixkanaka aurreiritziak gainditzea, baina landa-ingurunean oraindik asko daude gainditzeko, ez baitugu ikusarazten gure gizartearentzat egiten dugun lan handia.

 

Nekazaritza sektorea ez da errazenetakoa negozio bat aurrera ateratzeko.

Ez da erraza, EZ, eta, are gutxiago, zerbait desberdina egiten saiatzen bazara. Nekazaritza sektorean dena bateratu nahi da kalitate-zigiluen inguruan, zeintzuek komertzializatzaile gisa lan egiten baitute. Nire iritziz, horixe da bere arriskuetako bat, hau da, erakundeen babesa izan arren, porrot egiten badute –eta ez litzateke lehen aldia izango- sektorearen zati handi batek porrot egin lezakeela. Niri eta nire proiektuari ez zaigu interesatzen gure interesak saski horretan jartzea; horregatik, esan liteke sektoreko ardi beltza naizela, baina, hala ere, nire proiektua badoa aurrera.

 

Zure ganadua ez da edonolako ganadua!

Gaur egun tokiko arrazak saritzen diren arren, arraza mistoko ganadutegia jartzea erabaki genuen. Kalitatearen aldeko apustua egin genuen, hainbat urtez egiaztatu ondoren arraza horiek hobeto funtzionatzen dutela eta gantza ondo hartzen dutela; gainera, pentsu espezifikoa egiten dugu gure ganaduarentzat.

Emeak arraza mistokoak dira, eta hazitarakoak, berriz, Aubrac arrazakoak, Frantzia hegoaldeko mendi eta lur garaietako zezenak dira. Badauzkagu berrogei abelburu eme, bi zezen eta urtero ematen dizkiguten zekorrak.

 

Eta Arratiako abere bikain horietatik sortu dira zure Eusko-Hanburgesak!

Lagun batekin eta seme-alabekin “Fast Food” multinazional horietako batera joan nintzen batean sortu zen “Baserriko Hanburgesak” egiten hasteko ideia; haurrek horrelakoetara joan nahi dute marketinak indar handia duelako, baina jatekoa zabor hutsa da… Badakigu horrelako produktuak ez direla gomendagarriak, horregatik pentsatu nuen zekor hanburgesa onak egin nitzakeela: okela ona, osasuntsua, kalitate bikainekoa. Osagai horiekin etxeko txikiak konbentzitu nituen hainbat dastaketa pribatu egin ondoren, eta halaxe erabaki nuen aurrera egitea.

Azoketan merkaturatzen hasi nintzen, besteak beste BBK Azokan; batzuetan sartzen naiz eta besteetan ez, baina, jadanik hainbat urte daramatzat astero hanburgesa kopuru zehatz bat egiten, eta esan dezaket ezagun egiten hasi direla; orain okela osasuntsu eta naturala, guria eta samurra, zaporetsua eta tamaina handikoa eman diezaiekegu gure txikiei “Baserriko Hanburgesa” forman.

 

Abeletxeetan etengabe inbertitu behar da, zulo bat bete orduko beste bat sortzen da

Inbertsio handia egin behar izan nuen, baina ia dena hasieran izan zen. Egia da sekulako atrebentzia izan zela, ez nintzelako sektorekoa eta ez nekielako nola funtzionatzen zuen; gero, lan handia egin behar izan dut hortzez eta haginez defendatzen ikasteko.

7 urte igaro dira eta, momentuz, ez dut zulo gehiagorik egin nahi.

 

Baina jakin-minez betetako zu bezalako pertsona batek seguru baduela etorkizunerako proiekturen bat…

Egia da badudala proiektu berriren bat buruan, bai… Baina heldu egin behar du oraindik, helburu guztiak ongi zentratu behar ditut eta xehetasun guztiak findu.

 

Beste ekintzaile batzuekin lan egitea lagungarri izan daiteke erronka berri horiei ekiteko?

Zalantzarik gabe, dagoeneko lankidetzan ari naiz eskualdeko beste egile batzuekin; esaterako, BECen okin batekin elkartu nintzen eta “Bokado km. 0” asmatu nuen, ore amarekin eta Arabako irinarekin eginiko ogia (Bizkarrak egina) nire Baserriko Hanburgesarekin jateko. Sekulako arrakasta izan zuen; asteburu hartan BEC bisitatu zuten 12.900 lagunen artean 23.890 bisita izan zituen web orriak; asko gustatzen zait kolaboratzea, landa inguruetako proiektuak modu polit batean eta errespetuz bisualizatu ahal izateko.

Laguntzei dagokienez, beti dira ongi-etorriak baina, nahikoa nuke trabarik ez jartzearekin.

 

Nola eros daitezke Baserriko Hanburgesak?

Modu erraz eta zuzenean, telefonoz edo posta elektronikoz eskatuta:
637 81 09 67
lejarza74@icloud.com

Berrikuntza 10 maiatza, 2021
Ternua: “Gure ADNan beti egon da gauza desberdinak egiteko gogoa”

  Arrasatetik mundura eta berrikuntza ikurtzat harturik. Horrelaxe azaldu daiteke Ternua...Leer más

Berrikuntza 6 maiatza, 2021
SPRI Taldeko zuzendariak hasiera eman die ETEentzako laguntza-planak aurkezteko eskualde mailako jardunaldiei

  SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik ostegun honetan eman die hasiera Ekonomi...Leer más

Berrikuntza 5 maiatza, 2021
Eusko Jaurlaritzak Basque Green Deal aurkeztu du, Bidezko Garapen Jasangarriaren Ereduan aurrera egiteko ekimena

  Europako Itun Berdea edo European Green Deal, Europar Batasunak 2019ko abenduan proposatu...Leer más

centro innovación abierta Álava Araba Gasteiz Vitoria
Berrikuntza 4 maiatza, 2021
Arabak Berrikuntza Irekiko Zentro bat izango du enpresa-berrikuntza bultzatzeko

Aurtengo udan inauguratuko da Arabako Foru Aldundiak abian jarri duen Berrikuntza Irekiko eta...Leer más

Agroplaza
Berrikuntza 3 maiatza, 2021
Pezestudio: “Agroplazaren helburua hiriko bizitzaren aldeko hirigintza sortzea da”

Pezestudio arkitekturaren bidez inguruak sozial eta ekologikoki aldatu nahi duten arkitektoen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?