Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

3 apirila, 2017
Robot adimendunak, industriaren lehiakortasuna hobetze aldera

IK-4 IDEKO zentro teknologikoa, eginbehar anizkoitzak betetzeko gaitasuna duen kontzeptu robotiko berria garatzea helburu duen europar proiektu bateko buru da

Proiektuak robot adimendunak, modularrak eta moldagarriak diseinatuko ditu

IK-4 Ideko zentro teknologikoa, eginbehar anizkoitzak betetzeko gaitasuna duen kontzeptu robotiko berria garatzea helburu duen europar proiektu bateko buru da

 

Fabrikazio industriarentzako robot kontzeptu berriak garatzeko asmoz, IK4-Ideko zentro teknologikoak Coroma europar proiektua koordinatzen ari da. Ekimenak, industria- prozesu anizkoitzak betetzeko gaitasuna izan dezaketen robot adimendunak, modularrak eta moldagarriak diseinatzea du helburu.

 

Proiektuak, aeronautika, itsasontzi eraikuntza edo energiaren sorkuntza bezalako sektoreetara bideratutako eta metalezko eta konposatutako materialezko piezen fabrikaziora zuzendutako hiru aplikazio robotiko desberdin garatuko ditu. Sistemaren modularitateak, manufaktura- ekintza desberdinen ekoizpen errekerimenduetara egokitzea ahalbidetuko du.

 

Horretarako, sistema, interfaze soil batez hornituko da, robotek, giza- operatzailearen programaziorako gutxieneko ahalegina behar duten oinarrizko komandoak jaso ditzaten. Ildo honetan, proiektuaren ekipo teknikoak gizakia- robota interfazearen diseinua programazio azkarreko diseinua izan dadin lan egingo du.

 

Robotaren kontzeptu berria lankidetza izaera izango du eta beste ekipo batzuekin elkar eragiteko eta gizaki zein beste makinen presentziaren aurrean automatikoki erreakzionatzeko gai da. Horrez gain, sistema, aurreko esperientzien ikasketaren bitartez bere errendimendua areagotzeko aukera izan dadin konfiguratuta egongo da.

 

2016 urte bukaeran martxan jarri eta 2019ko urrian bukatuko den ekimenak 7 milioi euroko aurrekontua du. Proiektuaren partzuergoa hamaika enpresek, bi ikerkuntza zentrok eta zazpi herrialdetako hiru unibertsitatek osatzen dute. Horien artean, Soraluce makina erreminta euskal fabrikatzailea.

 

 

COROMA proiektuaren aurkezpen bideoa

Arantxa Tapia: “Aurrera egin behar dugu, ez da inbertsioak atzera botatzeko momentua”

Eragile guztiekin lanean ari gara etorkizuneko Industria Plana prestatze aldera. Industria...Leer más

Ceit lidera un proyecto internacional para reducir el riesgo de la industria aeronáutica
Basque Industry 4.0 17 iraila, 2020
Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldeko zuzendari izendatu du Aitor Urzelai Inza

Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendaria 2013tik, Alex Arriola ordezkatuko...Leer más

Alex Vea, Chief Strategy Officer de Smowltech
“Gure online-ikasleak identifikatzeko zerbitzuen eskaria % 500 handitu da 2020an”

Goi-mailako irakaskuntza demokratizatzea eta teknologia berrien bidez unibertsitateen edo...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?