Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

3 otsaila, 2016
Petronor eta Tecnaliak lan- segurtasunerako sistema aurreratu bat garatu dute

Proiektua Basque Industry 4.0 programarengatik aukeratua izan da
Garapenak, mugatutako lekuetarako langileen sarrera kontrolatzen laguntzen du

Hidrokarburoen Petronor konpainiak, Tecnalia korporazio teknologikoaren lankidetzarekin, langileen segurtasunaren monitorizazio sistema aurreratu bat garatu du, teknologiaren transferentzia babesteko, Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 programak aukeratutakoa, hain zuzen ere.

Garapena, instalakuntzetako murriztutako zenbait lekutara sartzen diren langileek soinean eramango duten pertsonalizatutako eskumuturreko batzuetan oinarritzen da eta kontrol sistemari, espazio bakoitzean lanak betetzen ari diren pertsonak detektatzeko aukera eskaintzen dio.

Sistema honen bitartez, langileentzako arrisku handien suposatzen duten mugatutako lekuetan biltzen diren pertsona- kopuruaren jarraipena egin daiteke, baita larrialdi egoera edo ebakuazio baten bitartean langile horiek instalakuntzak utzi dutela bermatzeko ere.

Pertsonalaren geolokalizazio- gailu hau erabilgarria da erabat, findegi plantetan egin ohi diren mantentze- geldialdietarako, izan ere 2.000 pertsonetatik gora biltzen baitira une berean ikuskaritza, garbiketa edo ekipamenduak martxa jartzeko lanetarako, eta funtsezkoa da pertsona bakoitzaren kokapena kontrolatzeko.

Gainera, dorre edo labeak bezalako lekuetarako langileen sarbideak kontrolatzen laguntzen du.

2015 urte hasieran egindako geldialdian teknologia honen entsegua egin zuen konpainiak, Muskiz udalerriko URF plantan bildutako mugatutako leku guztietan sistema hau, urte honen bukaeran ezartzea aurreikusia du.

Ekimena, iragan urtean, guztira 3,91 milioi eurorekin 16 proiektu finantzatu zituen Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 programaren azken deialdian sartu da.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?