Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

9 otsaila, 2016
Pentsatzeko 6 Txapelak…

 

Hasteko, gogoeta egin beharko genuke hainbat baieztapeni buruz:

  • “Ez da gauza bera taldean lan egitea eta lantalde bat izatea”.
  • “Osotasuna  taldekide bakoitzak jarritako aletxo guztien batura baino gehiago da”.

 

Taldeko lanean jarduteko ezinbestekoak dira lankidetza eta koordinazioa: proiektu desberdinak era autonomoan lantzen dituzten pertsonek “norabide berean arraun egiten dute”, baina ez dute zertan lantalde izan.  Zenbait negoziotan produktibitatea lortzen dute egitura zurrun eta piramidal batetik sortutako taldeko lanari esker, baina ekintzailetzaren esparruan ziurrenik gure proiektuak errazago aterako dira aurrera, baldin eta norabide berean arraun egiten duen talde indartsu eta sendoa lortzen badugu.

 

Nola taldean lan egiteko, hala lantalde bat sortzeko, komenigarria da ekintza txikiak egitea langileak gustura sentitu daitezen eta beren talentua nahiz kezkak naturaltasunez agertu ditzaten, energiak batzeko, sinergiak sortzeko eta batez ere enpatia lortzeko (DRAEren arabera: pertsona bat beste baten aldartearekin identifikatzea mentalki eta afektiboki).

 

Gure bizitza ekintzailean, perspektiba edo ikuspuntu askotatik aztertu beharko ditugu egoera eta arazo desberdinak gure ingurune profesionaleko pertsonekin, horrela bakarrik hartuko ditugulako erabakirik onuragarrienak edo egokienak.  Hala, globalki pentsatu behar dugu, aurreiritziak ahaztu eta talentu komuna batzeko ahalegina egin behar dugu. Horregatik, zenbat eta informazio gehiago partekatu, zenbat eta hobeto ezagutu taldeko gainerako langileek egiten dutena, zenbat eta enpatia gehiago aplikatu eta azaldu taldean, orduan eta “gusturago” egingo dugu lan eta beste eszenatoki batean zailago izango liratekeen arazoak eta erronkak konponduko ditugu.

 

“Pentsamendu laterala” terminoa sortu zuen idazle eta psikologo ezagunak, Edward De Bonok, garatu du pentsamendu metodo berri hau, arazoak modu sortzailean konpontzeko erabili daitekeen teknika. Lan interesgarri gehiago ere argitaratu ditu, hala nola “Pentsatzeko sei txapelak” dinamika sinple eta dibertigarria; dinamika hori aplikatuz profesionalek ahalik eta gehien zukutzen dute beren pentsatzeko era, aurre eginez pixkanaka sortzen diren arazo guztiei

 

Bere argitalpenean De Bonok oso baieztapen interesgarriak egiten ditu, ekintzaile askok sorkuntza prozesuan eta hazkunde profesional zein pertsonalean “mandamendu” txikitzat har ditzaketenak:  “kasuen portzentaje handi batean, saihestu egin daiteke helburu edo jomuga zehatz bat lortu ez izanak eragiten duen frustrazioa. Hala ere, frustrazio hori oso aitzakia baliotsua da, bidea ematen baitu helburua zergatik ez den lortu aztertzeko, akatsetatik ikasteko eta antzeko egoerarik berriro ez gertatzeko, non ezinezkoak diren espektatibak jartzen baitizkiogu geure buruari”.

 

Sei txapelen teknika ezagunak dio pertsona guztiok, geure lana egiteko unean, 6 txapel desberdin erabiltzeko gaitasuna dugula eta horietako bakoitzak pentsaera bat islatzen duela, hots, arazo bat agertzen zaigunean edo proiektu edo jarduera bat gauzatzen hasten garenean har dezakegun jokabide bat. Txapel bakoitzari kolore bat dagokio eta sei koloreetako bakoitzak erabiltzen den pentsaera eta eman dakiokeen erabilera islatzen ditu. Hala, arazo edo gai bati buruzko ikuspuntu desberdinak erakutsi daitezke.

 

Estrategiak, programak, koloreak eta Txapelak

Sei txapelen metodoa sekuentzia bati jarraiki erabil daiteke arazoa aztertzeko, gero konponbide batzuk garatu eta, azkenean, konponbide horietatik bat aukeratu analisi kritiko bat eginez. Sei egoerak identifikatuz gero, estrategia eta programa desberdinak sor daitezke; hots, pentsamenduaren prozesua jomuga bereizgarri baterantz bideratu eta egituratuko duten txapelen sekuentziak.

  • Hasierako ideiak > Urdina, zuria, berdea, urdina
  • Alternatiben artean aukeratuz  > Urdina, zuria, (berdea), horia, beltza, gorria, urdina
  • Konponbideak identifikatuz > Urdina, zuria, beltza, berdea, urdina
  • Atzeraelikadura azkarra > Urdina, beltza, berdea, urdina
  • Plangintza estrategikoa > Urdina, horia, beltza, zuria, urdina, berdea, urdina
  • Prozesu hobekuntza  > Urdina, zuria, zuria (beste ikuspuntu batzuk), horia, beltza berdea, gorria, urdina
  • Arazoak konponduz > Urdina, zuria, berdea, gorria, horia, beltza, berdea, urdina

 

Eta txapel bakoitzak pentsamenduaren prozesu bat ordezkatzen du:

  • Txapel zuria > Gertaerak
  • Txapel gorria > Emozioak
  • Txapel beltza> Judizio negatiboa
  • Txapel horia > Judizio positiboa
  • Txapel berdea > Alternatibak eta sormena
  • Txapel urdina > Kontrol prozesua (pentsatzearen gainean pentsatu)

 

School of Thinkingek zazpigarren txapel bat barne hartzen du, arrosa eta berde kolorekoa, sator urdinak dituena, eta “esperientzia aplikatzeko” aukera ematen duena, zeinaren bidez aztertzen baita zer gertatu den beste egoera batzuetan, zer ondorio lor daitezkeen aurreko emaitzetatik eta nola aplika dezakegun jaso dugun ezagutza erronka berri batean.

 

“PENTSATZEKO SEI TXAPELAK”, ARAZOAK KONPONTZEA HELBURU DUEN “TXAPELA KENTZEKO MODUKO” TEKNIKA SORTZAILEA

Edward De Bono teknika horren sortzailearen arabera, erronka edo arazo baten aurrean gaudenean, denok gai gara pentsaera desberdinak islatzen dituzten 6 txapel erabiltzeko.

 

Berrikuntza 23 urria, 2020
Langabezia % 10etik behera, BPGa % 40tik gora industrian eta zerbitzu aurreratuetan, eta I+G Europako batez bestekoan

Existitzen den produkzio-egitura indartzearen aldeko apustua egin du Tapiak eta hiru trantsizio...Leer más

Berrikuntza 21 urria, 2020
Miles Along: “Gutxiago erostea ere bada jasangarritasuna bultzatzea; horregatik, gure produktuek gehiago irauten dute”

  Miles Along helburu honekin sortu zen: behar dugun arropa-kopurua murriztea. Silva...Leer más

Global Innovation Day ekimenak 100 berrikuntza-kasu praktiko aurkeztuko ditu krisiei aurre egiteko

Gaixotasunen aurkako borrokarako soluzio informatikoak eta diseinuak, ingeniaritza iraunkorra,...Leer más

Eduardo Berasategui, gerente de Industrias Fapise
Fapisek bere instalazioak modernizatu ditu bere enpresan 4.0 industria sendotzeko

Euskal industriako multinazionalen eta korporazio handien azpitik ETEen ekosistema zabal bat...Leer más

Berrikuntza 15 urria, 2020
Boletin autonomoak eta mikroenpresak (Prestakuntza-Inplantalariak)

Zure online ikastaroen agenda Eskatzaile bakoitzaren neurrira eginiko ezarpen teknologiko...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?