Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 7 iraila, 2016 Berrikuntza

Ormazabal Altzairuak bere birsortze bidean darrai, Fagor Arrasaterekin lotutako proiektu baten eskutik

Ormazabal Altzairuak, Fagor Arrasateren desugerketa ekologikorako prozesu berritzaile bat instalatzen ari da.
Zornotzako instalakuntzan jarri dute martxan desugerketarako prozesu berria

Zornotzan kokatutako enpresak, Europa mailan kalitate goreneko xaflen horniketan erreferentzia bihurtzeko apustua areagotu du

 

Bizkaiko José Agustin Ormazabal Altzairuak enpresak aurrerapauso berri bat eman du laser bidezko ebaketaren espezializazioan, Gipuzkoako Fagor Arrasate konpainiak, desugerketa ekologikorako eta lautzerako prozesu berritzaile bat instalatzearen eskutik. Konpainiako presidente Juan Manuel Ormazabalek adierazi duenez, bi entitateen arteko lankidetza, laser bidezko ebaketara bideratutako xaflen lautze, garbiketa eta lodieraren beharrei erantzuna ematean oinarritzen da.

 

Ikerketak, sistema tradizionalaren alternatiba gisa, tamaina handiko xaflen desugerketa ekologikorako eta lautze prozesuetarako sistemak landu zituen Gaitek-en I-G lerroko proiektuan du abiapuntua. Ikerketa honen ondorioz, 20 mmko lodiera, 2 metroko zabalera eta 12 metroko luzera duten altzairuzko xaflen desugerketa ekologikorako eta hurrengoko lautze linea eraiki eta martxan jarri da Zornotzan.

 

Bizkaitar enpresaren zuzendari nagusi Rafael de Erausok, desugerketa prozesu mekaniko berriak urik eta azidorik kontsumitzen ez duela azpimarratu du, osoki kutsakorrak diren prozesu tradizionalak baztertuz eta, lerroan bertan osotutako hurrengoko lautze prozesu bat barne hartuz.

Enpresa siderurgikoa, 2006az geroztik murgilduta dagoen birsortze prozesu baten azken pausua da hau. Proiektua, Eusko Jaurlaritzaren Gauzatu Industriak bultzatutako plan baten testuinguruan garatu da.

Albisteak 28 ekaina, 2022 Berrikuntza
Bytek, sektore soziosanitariorako IoT soluzioak
Irakurri gehiago
Albisteak 27 ekaina, 2022 Berrikuntza
MKcoinek neurrira egindako konponbideak fabrikatzen ditu makina-erremintaren sektorean piezak lotzeko
Irakurri gehiago
Eneko Astigarraga_Esle_IndeusElkarrizketak
Albisteak 24 ekaina, 2022 Berrikuntza
“Euskarak balioa eman diezaieke gure enpresei bai kohesio aldetik, bai nortasun berri bat ematearen aldetik” Eneko Astigarraga, ESLE
Irakurri gehiago
IndeusBerri bannerra_EKAINA
Albisteak 23 ekaina, 2022 Berrikuntza
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Albisteak 20 ekaina, 2022 Berrikuntza
Logos, duela 70 urtetik gama altuko altzari pertsonalizatuak eskaintzen dituen ETEa
Irakurri gehiago

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak