Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

9 ekaina, 2016
Open Finances eta 4.0 Industria, LibreCon 2016 azokan

LibreCon teknologia irekien inguruko Estatuko ekitaldi garrantzitsuenetako bat da. VIen edizioa Bizkaiko hiriburuan egingo da, azaroaren 22 eta 23an, tailer, hitzaldi eta erakusketaz osatutako egitarau zabal batekin. Aurtengo ekitaldia benetako iraultza teknologikoa bizi duten bi esparrutan zentratuko da: Finantzetan eta4.0 Industrian. Bi sektore horiek aukera paregabeak eskaintzen dituzte produktu eta zerbitzu berriak garatzeko Big Data, Gauzen Internet eta cloud computinga baliatuz. Nazioarteko kongresu honen helburu nagusia da ezagutza, eta kode irekiko teknologietan oinarritutako esperientziak partekatzea.

Bi erakunde sustatzaile ditu ekitaldiak, batetik Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea, Esle,  eta bestetik Software Libreko Enpresen Federazio Nazionala, Asolif. Bestalde, Industria Adimendunaren edo Open Finances deiturikoen esparruan arrakasta izan duten kasuei zuzendutako Call for Papers bat ireki da, kode irekian oinarritutako ahalik eta esperientzia eta konponbide gehien biltzeko.

Deialdia zabalik egongo da uztailaren 15era arte. Bere helburua da deialdira biltzen diren hizlariek azaldu dezatela nola teknologia libreen bidez posible izan duten lehiakorrago bihurtzea topaketaren ardatz bietako batean. Hiru eremu desberdinetan parte har daiteke: Teknologia Irekien espazioan -formatu praktikoagoa du eta garatu diren konponbideak erakusteko pentsaturik dago- edo Business Case gisa; azken horretan, ekitaldiko gaiekin lotutako premia bat duten enpresak adituekin bildu ahal izango dira, teknologia irekietan oinarritutako konponbideak ezagutzeko… eta hitzaldi gisa.

Estatuko zein nazioarteko 600dik gora enpresak eta 120 hizlarik parte hartuko dute LibreCon azokan, zeintzuek bertatik bertara azalduko baitute kode irekiko konponbideek duten potentziala 4.0 industriak nahiz finantzek berekin dakartzaten premia berriei aurre egiteko. Konferentziez, kasu arrakastatsuen aurkezpenez eta hitzaldi teknikoez gain, Erakusketa gune bat ere atonduko da, enpresek beren produktu eta zerbitzuak ezagutzera eman ditzaten.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?