Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

17 uztaila, 2015
Novia Salcedo Fundazioak NOLA Programaren V. edizioa antolatuko du

NOLA programak irudikatzen du ekintzaileak egiten duen bidea ideia detektatzen duenetik eta gizartean edota ingurumenean eragina duen enpresa-proiektu bihurtu arte.

Ekimen horrek bi etapa ditu:

1. fasea – Bisitatu/Esploratu/Deskubritu/Behatu
2. fasea – Asmatu/Diseinatu/Proposatu.

Aurreko edizioetan NSF erakundeak laguntza eman du hainbat proiekturen sorkuntza prozesuetan, hala nola Eskuak MediaGizaarte ElkarteaBirikaTtipi StudioAmekadi,.. Horrez gain, gazte askoren enplegagarritasuna hobetu du, beren ekintzailetza-gaitasunak garatzen lagunduz.

Programaren I. fasean Novia Salcedo Fundazioak tailer-ziklo bat antolatuko du uztailaren 21ean, 23an eta 29an. Ziklo horren helburua da lankidetzan jardutea ekintzailetzan garapen profesionalerako eta enplegagarritasuna hobetzeko bidea ikusten duten gazteekin. Tailer horiek bereziki zuzenduta daude ikasleei, aktiboki lan bila dabiltzanei, ekintzaileei eta gizartean edo ingurumenean aukera desberdinak identifikatu eta aztertzeko interesa duen edozein profesionali. Argitasunak eta inskripzioak

 

Novia Salcedo Fundazioari buruz
Laurogeiko hamarkadaren hasieran herrialdea une zailean zegoen: krisi orokor batek etorkizun oparora iristeko bide guztiak ixten zizkien gazteei, enplegu eskaintza oso urria baitzen. Txomin Bereciartua SFko fundatzaile eta ohorezko presidentea ustea harturik zegoen krisi guztiak direla aldatzeko eta hobetzeko aukera eta, hortaz, garai hartako panorama gazteen zerbitzura jar zitekeen aukera bezala interpretatu zuen; leit motiv berri bat sortu zuen, elkarrekin uztartzen zituena nolabait bere ibilbide osoa eta gazteekiko konpromisoa, hala parrokietan abade gisa bere bokaziotik gauzatzen zuena nola Eskultismoaren arloan sortu zituen hezkuntza aktiboko taldeetan egiten zuena.

 

Gaur egun, NSF erakundeak hiru ildo estrategiko ditu:

• Gazteen lan-integrazioa lideratzea, berrikuntza eta balioa sortuz, ikuspegi global eta lokaletik.

• Gizarte Berrikuntza arloan ikerketa eta ezagutza aplikatua garatu eta Gizarte Berrikuntza horren agente eragile izatea.

• Eragina izatea esparru politiko, sozio-ekonomiko eta kulturaletako eragile garrantzitsuengan, helburutzat hartuz euren kolaborazio aktiboa lortzea, gizartea kontzientziatzea eta gazteak inplikatzea.

 

http://www.noviasalcedo.es

Berrikuntza 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Berrikuntza 22 maiatza, 2020
Elkarrizketa Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucínekin

  Pobretze handiagoaren eta langabeziaren hazkundearen benetako mehatxuaren aurrean,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?