Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

19 iraila, 2016
Antolaketa hierarkikoa eraldatu eta enpresa-kultura aldatu

Makineria industriala fabrikatzen duen Dimecok, enpresako egitura antolatzailea eraldatu nahi du bere lehiakortasuna bultzatzeko

Juan Andueza, Dimeco-ko zuzendaria

Makineria industriala fabrikatzen duen Dimecok, enpresako egitura antolatzailea eraldatu nahi du bere lehiakortasuna bultzatzeko.

 
Txapa- bobinetako piezetarako fabrikazio lerroen ekoizpenean espezializatutako Dimeco enpresa gipuzkoarra, enpresan erabakiak hartzeko momentuan, pertsonen parte-hartzea bultzatzea helburu duen eraldatze prozesuan murgilduta dabil.

 
Aldaketa hori lortu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak, Spri Taldearen bitartez bultzatutako Innobideak-Pertsonak programaren babesa izan du konpainiak.

 

“Guk nahi dugun horretara, hots, etxeko kultura aldatzera eta erabakiak hartzea, eremu eta pertsona guztietara zabaltzera laguntzen gaituzte”, zehaztu du Dimecoko kudeatzaile Juan Anduezak.

 
Bere ekoizpena Frantzia, Alemania, Polonia, Errusia, Mexiko edo Hego Amerika bezalako merkatuetara esportatzen duen konpainiak, hain hierarkikoa ez den egitura batera eboluzionatu eta “erabaki guztiak nagusitik pasa behar diren istorioa ahaztu” gura du.

 
Banaketa elektrikoa, biltegiratzea, eraikuntza eta automobilgintza bezalako sektoreetan diharduen Dimecok bezerora bideratutako espezializazioan eta jardueran aurrera egitea du xede.

 

“Espezializazioa eta bezeroari bideratutako orientazioa, Dimeco osatzen dugun 40 pertsonen onena ateratzetik pasatzen da”, bukatu du Anduezak.

 
Innobideak-Pertsonak programaren bigarren edizioan parte hartzeko  izen-emate epea irailaren bukaeran agortuko da.

Berrikuntza 6 maiatza, 2021
SPRI Taldeko zuzendariak hasiera eman die ETEentzako laguntza-planak aurkezteko eskualde mailako jardunaldiei

  SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik ostegun honetan eman die hasiera Ekonomi...Leer más

Berrikuntza 5 maiatza, 2021
Eusko Jaurlaritzak Basque Green Deal aurkeztu du, Bidezko Garapen Jasangarriaren Ereduan aurrera egiteko ekimena

  Europako Itun Berdea edo European Green Deal, Europar Batasunak 2019ko abenduan proposatu...Leer más

centro innovación abierta Álava Araba Gasteiz Vitoria
Berrikuntza 4 maiatza, 2021
Arabak Berrikuntza Irekiko Zentro bat izango du enpresa-berrikuntza bultzatzeko

Aurtengo udan inauguratuko da Arabako Foru Aldundiak abian jarri duen Berrikuntza Irekiko eta...Leer más

Agroplaza
Berrikuntza 3 maiatza, 2021
Pezestudio: “Agroplazaren helburua hiriko bizitzaren aldeko hirigintza sortzea da”

Pezestudio arkitekturaren bidez inguruak sozial eta ekologikoki aldatu nahi duten arkitektoen...Leer más

Berrikuntza 29 apirila, 2021
Pertsonak ardatz dituen diseinua enpresetara eramateko laguntza-programa ezagutaraziko du Mondragon Unibertsitateak

  Mondragon Unibertsitateak online egingo den doako jardunaldi bat antolatu du enpresa eta...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?