Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

1 otsaila, 2013
Milatik gora euskal mikroETE eta autonomok jada ezarri dituzte beren negozioak hobetzeko konponbide informatikoak

– Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ETE eta autonomoen lehiakortasuna hobetzen duten 8.000tik gora IKT konponbide sustatu ditu SPRIren bidez.

– Parte-hartzaileen %75ak beren negozioak sustatu nahi dituzte Interneten eta %70ak beren bezeroak leialdu.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak –SPRIren bidez- 8.000tik gora IKT konponbide ezarri ditu Euskadiko 1.100 mikroETE eta autonomoren negozioetan, beren lehiakortasuna hobetu dezaten. MikroETE eta autonomoen negozioetan Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) txertatuz mikroenpresen arteko eten digitala murriztuko da eta, gainera, 2.0 Negozio bilakatuko dira.

Programa honi esker, edozein jarduera-sektoretako autonomo eta mikroETEek beren negozioen lehiakortasuna hobetuko dute IKTak txertatuz. Hala, tresna teknologiko berrien erabilera ikasiko dute, tresna horien bidez beren produktu eta zerbitzuak Interneten sustatzeko, bezero berriak lortzeko, denbora aurrezteko, kudeaketa kostuak hobetzeko, premia gabeko joan-etorririk ez egiteko, negozioaren irudia hobetu eta modernizatzeko eta bezeroekiko harremana indartu eta leialtasun maila handiagoa lortzeko.

Momentuz, SPRIren bidez batez beste 7 konponbide ezarri dira negozio bakoitzeko; hala, 790etik gora enpresak beren produktu eta zerbitzuak ezagutarazi dituzte Interneten sare sozialetako profil profesionalen bitartez, eta 430 baino gehiagok beren weba hobetu dute edo atari berri bat sortu dute, gaur egungo joerei egokituago dagoen erakusleiho birtual bat lortzeko.

Hain zuzen, mikroETE eta autonomo gehienek (%75ek) adierazi dute programan parte hartu dutela beren negozioa Interneten sustatzeko, %70ak diote berentzat garrantzitsuena bezeroen leialtasuna lortzea dela eta %69k aitortu dute negozioa modernizatu nahi dutela eta baita ere denbora aurreztu eta kostuak merkatu.

Aipatzekoa da, eta gainera halaxe adierazi dute parte-hartzaileek, garrantzitsua dela aholkulari teknologikoaren, hots, “inplantari”aren zeregina. Zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen du, negoziora bertara joaten da, bakoitzaren premiei ongien egokituriko tresna teknologikoak hautatzen ditu, tresna horiek ezartzen laguntzen du eta tresna erabiltzeko prestakuntza egokia eskaintzen du, eta den-dena dohainik gainera.

Lortutako onurak

Esan bezala, programak konponbide digitalak ezartzen eta laguntzen die mikroETE eta autonomoei, eta konponbide horiei esker parte-hartzaileen %70ak bere marka irudia hobetu du eta %50ak bezero gehiago lortu ditu. Hala, eta gutxi batzuk aipatzearren, hauek dira ezarri diren konponbide digitalak: mapa birtualak, negozioa kokatzeko; QR kodeak, sakelako dispositiboek ematen dituzten aukeren bidez ezagutzera emateko; sare sozialak, norbere burua aurkeztu eta bezero berriak lortzeko; e-marketineko kanpainak, bezeroei mailingak edo sms-ak bidaliz; onlineko publizitatea; Interneteko espazioak, dokumentuak partekatzeko eta kostuak eta denbora aurrezteko; txanda eta zereginen kudeaketa, eguneroko lana eraginkorrago egiteko; kudeaketa integratuko salmenta terminalak edo terminal birtualak, salmentak, eskaerak, inbentarioak, eta abar errazteko.

Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk beren konpromisoari eutsiz, negozio txikien lehiakortasuna hobetu nahi dute IKTen bidez, eta horregatik, zabalik dago ekimen honetan parte hartzeko epea. Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko, zoaz Euskadi+Innova web orrira: www.euskadinnova.net

Berrikuntza 23 uztaila, 2021
‘Euskal Camper premium’-a sortu da, hamar enpresen arteko lankidetzaren ondorioz

Automobilgintzaren euskal sektoreak Smart Comfort Platform 4.0 proiektuarekin lankidetzan aritzeko...Leer más

Berrikuntza 20 uztaila, 2021
Eusko Jaurlaritzak 2021-2024 Industriaren Garapen eta Nazioartekotze plana onartu du

Plana estrategikotzat jotzen da, eta ekonomia suspertzen lagunduko du, pandemiak eragindako erronka...Leer más

Uriarte Safybox
Uriarte Safyboxek kaxak eta armairu ez-metalikoak fabrikatzen ditu eremu oldarkorretan ekipoak babesteko

Uriarte SafyBox Bizkaiko enpresa, Uriarte Enclosures taldekoa (200 langile baino gehiago ditu),...Leer más

Leyre Madariaga Bingen Zupiria
Berrikuntza 9 uztaila, 2021
BDCC: Basque District of Culture and Creativity sortu da

Kultura eta Sormen Industriak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen eta langileen % 9,9 dira eta,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?