Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

26 azaroa, 2015
Merkatua ezagutzea, Bereizten jakitea eta Kalitatea dira ekintzailetzak gainditu beharreko ikasgaiak

Esan gabe doa Sareen Sarea dela informazio, prestakuntza, network eta benchmarking tresna onena eta baita ere komunikaziorako, sustapenerako eta produktu nahiz zerbitzuak merkaturatzeko eszenatoki onena ekintzaileentzat. Horregatik, ez da harritzekoa IKTak izatea pertsona horiek beren kezka eta proiektu profesionalak martxan jartzeko duten esparru gustukoenetako bat, hala dio behintzat MyObserver eta Antolakuntza Industrialeko Eskolak (EOI) egin duten ”Estudio del Emprendedor en Internet” txostenak.

Txosteneko emaitzetan ikusten denez, ideia on bat izatearen motibazioaz harago, enplegua sortzea eta auto-enplegua dira ekintzaile gehienek (%41,19) ekintzaile izateko izan duten arrazoia. Txostenaren arabera, hauek dira “ekintzaile onaren errezetan egon behar diren osagaiak”: %56,47ko ekimena eta lidergoa, %16,31ko sormena, %14,64ko esperientzia eta %23,56ko porrot egiteko beldurra.

 

Alderdi ekonomikoan, enpresa ideia berrien %32,91k finantzaketa pribatua bilatzen du eta %12,19ak, berriz, baliabide propioak edo “familiaren babesa”. Hala, kopuru horiek eta dagozkien interesak itzultzea “buruhaustea” dira ekintzaileen %50arentzat. Gehienek asko baloratzen dute proiektua berritzailea izatea eta batzuetan ahaztu egiten zaie zeinen garrantzitsua den eraginkortasunez erantzutea merkatuko benetako premiei, faktore bereizlea identifikatu eta balioan jartzea, eta Kalitatearen kudeaketari dagokion garrantzia ematea.

 

Ehun ekintzailetik berrogeik unibertsitate mailako ikasketak dituzte, eta hogeita seik gradu-ondoko batekin osatu dute beren prestakuntza. Horri dagokionez,  txostenak beste pare bat datu garrantzitsu ematen ditu, hots, beren burua gehiago jantzi nahi dutenetatik %60,5ak Internetera jotzen duela eta bakarrik %26,63a joaten dela kongresuetara nahiz hitzaldietara. Azken multzo horretakoa bazara, gonbidatzen zaitugu gure deialdi-agenda jarrai dezazun  helbide honetan: https://www.spri.eus/ekitaldiaren-zerrenda?type=2

 

Geografikoki AEBak dira teknologia arloko erreferentzia nagusia. Txile, Kolonbia eta Mexikoko merkatuak dira une honetan kanpora proiektatzeko bidea esportazioa eta nazioartekotzea   dela uste duten negozioen jomuga, eta SPRI Garapenerako Euskal Agentziak laguntza-tresna espezifikoak ditu herrialde horietarako.

Berrikuntza 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Berrikuntza 22 maiatza, 2020
Elkarrizketa Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucínekin

  Pobretze handiagoaren eta langabeziaren hazkundearen benetako mehatxuaren aurrean,...Leer más

Berrikuntza 20 maiatza, 2020
Elhuyar-ek bere itzultzaile automatikoa berritu du weberako eta sakelakorako hobekuntzekin

  Elhuyar-en zerbitzuak 6 hizkuntzatako testuak itzultzen ditu formatu desberdinetako irudi...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?