Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
3 uztaila, 2013

Material erregogorrak egiten dituen enpresa batek 1.262 m² okupatuko ditu Zegamako Intxausti industrialdean

Sprilur erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Goierri eskualdeko Udalek partaidetutako Goierri Beheko Industrialdea, S.A. sozietateak Zegamako industrialdean esleitu dizkio 1.062,28 m²ko industria-pabilioi bat eta bulego eta aldageletarako 200 m² une honetan Ormaiztegin instalatuta dagoen Labe Lan, S.L. enpresari.

Zegamako Intxausti Industrialdeak enpresa berri bat ostatatuko du laster, uda amaierarako Zegamara eramango baitu orain Ormaiztegin garatzen duen estaldura erregogorren jarduera. Labe Lan, S.L. enpresak lokal berri bat eskatu zion Goierri Beheko Industrialdea, S.A. sozietateari (SPRI Taldean integratua eta Sprilur erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Goierri eskualdeko udalek partaidetua) gaur egun dituen instalakuntzak handitzeko. Eskaerari erantzunez, eskualde sustapeneko sozietateak 1.062,28 m²ko industria-pabilioia eta 100 m²ko solairu banatan antolatutako bulegoak (guztira 200 m²) esleitu zizkion joan den maiatzean. Pabilioiak 5 tm-ko bi garabi ditu eta bulego eta aldagelak goitik behera ekipatuta daude. Hori dela eta, Labe Lan S-L berehala joan daiteke instalazio berrietara.

Labe Lan, S.L. enpresak estaldura erregogorra egiten du askotariko labe, koilara eta galdaretarako. Nagusiki burdin, altzairu eta aluminioaren fundizio enpresetarako, galdaragintzarako eta tratamendu termikoetarako lan egiten du. Zortzi langile ditu, horietatik lau anaiak, bazkideak eta enpresako kudeatzaileak.

Zegamako Intxausti industrialdea 2001ean sortu zen eta 2003an ekin zioten lokalen sustapen faseari. 28.610 m²ko azalera gordina du eta 11.444 m²ko pabilioi eraikiak; 96 langile enplegatzen dituzten 8 enpresak dihardute lanean pabilioi horietan. Hona hemen enpresa horiek garatzen dituzten jarduerak: ibilgailuen errotulazioa, motorrak bobinatzea, galdaragintza, laser bidezko ebaketa, okindegia eta elikagaien manipulazioa. Une honetan, 226,28 m²ko pabilioi bat bakarrik dago libre Intxaustin.

Goierri Beheko Industrialdea, S.A.k lau industrialde sustatu ditu sortu zenetik (Zegamakoa azkena) eta beste enpresa-gune batzuk kudeatzen ditu Lazkaon eta Ordizian. 182.460 m²ko azalera gordina eskaintzen du enpresa ekimenetarako; horietatik 31.959 m² lurzoru urbanizatuko partzelak dira, 38.960 m² pabilioi modularrak eta 577 m², berriz, bulegoak. EAEko erakundeek partaidetutako sozietate honek kudeatzen dituen lau industrialdeetan 18,3 milioi euroko inbertsioa egin da guztira eta une honetan 601 langileri enplegu zuzena ematen dieten 49 enpresa daude instalatuta.

Azti y la pyme Branka Composites fabrican un dron marino propulsado por energías renovables para impulsar la investigación en el mar
Berrikuntza 2 apirila, 2020
Energia berriztagarrien bidez bultzatutako itsas dron bat sortu dute Azti eta Branka Composites ETEak, itsasoan ikerketa garatzeko

Itsas azaleko Itsasdrone drona Branka Composites eta AZTI zentro teknologikoaren arteko...Leer más

La CE aumenta la financiación de proyectos de innovación e investigación sobre coronavirus a través del Horizon 2020
Berrikuntza 30 martxoa, 2020
Europako Batzordeak koronavirusari buruzko berrikuntza eta ikerketa proiektuen finantzaketa handitu du Horizon 2020ren bidez

Europako Batzordeak Horizon 2020 programa eguneratu du koronabirusarekin lotutako ikerketa eta...Leer más

Berrikuntza 25 martxoa, 2020
Telelana errazteko gakoak eta baliabideak

Laneko osasun aholkuak eta teknologia digital berriak aprobetxatzeko tresnak   Egunotan...Leer más

Aitziber L. Cortajarena, investigadora de Ikerbasque
Berrikuntza 24 martxoa, 2020
Bio-LED belaunaldi berri bat garatzeko asmoarekin nazioarteko proiektu batean hasi da elkarlanean CIC biomaGUNEk

Naturak argia sortzen du. ‘Aequorea victoria’ marmoken kasuan, proteina fluoreszente batek...Leer más

ITP Aero investiga
ITP Aerok etorkizuneko propultsio sistemak ikertzen ari da

Motor hibrido elektrikoetan lan egiten duen statuko enpresa bakarra da eta enpresen eraldaketa...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?