Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

12 iraila, 2017
Material berriak, automobilgintza eta energia bezalako sektoreentzat

UPV/EHU-ko ikertzaile talde batek, aerogel metal-organiko berri batean oinarritutako aplikazioak garatzeko startup-a osatu dute
Oscar Castillo, Daniel Vallejo eta Garikoitz Beobide, Poretune startup-aren sustatzaileak

UPV/EHU-ko ikertzaile talde batek, aerogel metal-organiko berri batean oinarritutako aplikazioak garatzeko startup-a osatu dute

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ikertzaile talde batek, automobilgintza, ingurumena edo energia bezalako sektoreetan erabiltzeko material metal-organiko berri baten aplikazioak garatzeko xedea duen startup-a sortu dute.

 

Poretune deituriko eta Unibertsitateko Kimika Ezorganikoa sailak, BeAble Innvierte Kets Fund (BIKF) espezializatutako arrisku kapitalaren fondoaren laguntzaz fundatutako startup-a, enpresa berriaren sustatzaileek berriki patentatutako aerogel metal-organiko batean dihardu.

 

Patentatutako aerogel metal-organikoak, material mota hauetan aldi berean agertu ohi ez diren propietate desberdinak konbinatzen ditu, esaterako, bere izaera porotsua, aparteko arintasuna, egonkortasun termiko eta mekanikoa, jite plastikoa, molekula organikoak eta material pisutsuak erakartzeko gaitasun handia, baita bere izaera erdieroalea ere.

 

“Sor daitezkeen aplikazioen eskaintza zabalak, etorkizun oparoko plataforma teknologiko bihurtzen dute material hau. Hala eta guztiz ere, ekimen honen hasierako fasean, aplikazio esparruetara mugatu ginen, eragin ekonomikoa handiagoa izan ditzaketen esparruetara, alegia: automobilgintza eta energia”, azaldu du Poretune-ko fundatzailekide Oscar Castillo irakasleak.

 

Aerogelak, ura baino 100 aldiz arinagoak diren materialak dira, eta solidoen antzera, euren itxura mantentzeko gai diren baina likidoen antzeko dentsitateak dituzten sistema koloidalak diren geletan oinarritzen dira.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?