Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

20 otsaila, 2013
Jose Miguel Corres Euskadiko Parke Teknologikoen presidente berri izendatuko dute parkeetako Administrazio Kontseiluek

– Gaur arratsaldean Araban, bihar Bizkaian eta etzi Gipuzkoan bilduko dira Teknologi Parkeetako Administrazio Kontseiluak, presidente berria eta batzordekide berriak izendatzeko.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologi Parkeetako Administrazio Kontseiluek Jose Miguel Corres Abasolo izendatuko dute Euskadiko Parke Teknologikoetako presidente, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak proposatuta. Presidente izendapenera iritsi baino lehen, Administrazio Kontseiluko batzordekideen aldaketa egingo da, aurreko Jaurlaritzaren ordezkariak kendu eta kide berriak izendatuz: Juan Ignacio García de Motiloa eta Estibaliz Hernaez sailburuordeak eta Imanol Aburto eta Leire Bilbao zuzendariak, Jose Miguel Corresekin batera.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente berria, Jose Miguel Corres Abasolo, enpresa zientzietan lizentziatua, Bilbao Exhibition Centren kontseilari ordezkaria izan da azken 12 urteotan. Aurretik ESI zentro teknologikoaren zuzendari nagusi izan zen, baita Administrazio eta Plangintza sailburuordea ere Eusko Jaurlaritzako Industria sailean 90.hamarkadan.

Euskadiko Parke Teknologikoetan izango dituen erronka nagusiak dira Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren berrantolaketaren prozesuari laguntzea eta berrikuntzaren jarduera sustatzea, beti ere, parke, erakunde eta agenteen arteko sinergiak indartuz.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen buruzagitza hartuko du honenbestez Jose Miguel Corresek, Arabako Teknologi Parkeak, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eta Garaia Berrikuntza Guneak osatzen duten sarea hain zuzen ere. Egun, 400dik gora enpresa daude lau parke hauetan kokatuta, non 14.400 pertsona inguruk egiten duten lan, eta 3.700 milioi euroko fakturazioa dute, hauetatik %13 I+Gra bideratua, izan ere Euskadiko enpresek I+G arloan egiten duten gastuaren %40 parke teknologikoetan egiten baita.

Javier Calleja, CEO Solaris
Berrikuntza 3 uztaila, 2020
“Azken hilabetetako egoerak emisiorik gabeko mugikortasunerako trantsizio are azkarrago batera bultzatu beharko gintuzke”

Mugikortasun iraunkorra da haien ikur aipagarrienetakoa. Jesus Calleja Solaris Bus &...Leer más

Irailean bezeroarentzako arreta zenbakia doan izatera pasatuko da: 900 92 93 93

Datorren irailaren 1etik aurrera SPRIko bezeroaren arretarako telefonoa doakoa izango da eta 900 92...Leer más

EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europa osoko enpresarik berritzaileenak aukeratzen ditu

  EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europan berrikuntza eta I+G bultzatzen duen tresna...Leer más

Berrikuntza 2 uztaila, 2020
SmartCompo, azpi-produktu organikoak balioan jartzen dituen teknologia berritzailea

  Enpresa gipuzkoarrak 2020ko Europako Ingurumen Sarietako bat irabazi...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?