Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

1 iraila, 2016
LibreCon 2016: Software Aske eta Ezagutza Irekiaren VI. Kongresu Nazionala Bilbon

Azaroaren 22 eta 23 bitartean, Bizkaiko hiriburuan Software Aske eta Ezagutza Irekiaren 6º kongresu nazionala, LibreCon 2016, izango da. Bilera honek, oraingoan, 4.0 Industriaren erronkez eta finantza-sektorean izango diren software askearen erabilera berriez jardungo du. 

Orain dela bi urte LibreCon2014 Software Aske eta Ezagutza Irekiaren Kongresu Nazionalak izandako arrakastaren ondoren, kongresu hau azaroaren amaiera aldera Bizkaiko hiriburuan izango da berriz ere. Kongresu honek Bilbo negozioen, enpleguaren eta teknologia irekien ardatz nazional bilakatuko du.

 

Bilera hau teknologia askeen sektorea egoera oparoan dagoela izango da, goranzko fakturazioaz eta enplegu berria sortuz. Hainbat txostenek teknologia irekien hazkundea erakusten dute, ekonomiaren garapenean lagunduz.

 

Topaketa ASOLIF Software Askearen Enpresen Federazio Nazionalak eta ESLE Euskadiko Teknologia Aske eta Ezagutza Irekiaren Enpresen Elkarteak antolatu dute. Software irekian oinarrituz eta software aske eta teknologia irekien bidez, 4.0 Industriaren eta finantza-sektorearen erronka berriei irtenbideak ematea eta online bankuaren iraultza ditu helburu topaketak.

 

Era berean, aipatutako teknologiek cloud computing, ‘Big Data’-ren analisia eta Gauzen Internet-a (IoT) bezalako alorretan eskaintzen dituzten aukera berriak ikusarazi nahi dira, non Open Source konponbideek balio bereizgarria duten. Guztira, kongresuaren bi egunetan alor hauetako software aske eta ezagutza irekiarekin erlazionatutako 120 ponentzia eta kasu arrakastatsu aurkeztea espero da.

 

“LibreCon 2016 Estatuan Teknologia Askeen sektoreak sustatutako nazioarteko topaketarik handiena izatea nahi dugu” adierazten du ESLE-ren presidentea den Eneko Astigarragak. “Software askea 4.0 Industriaren eta online bankuaren iraultzarako gakoa dela uste dugu”. Baina ez guk bakarrik, arriskuko kapitalaren inbertitzaileek ere. Inbertitzaileok begi ona egiten diote start-up-etan eta inbertitzen duten edozein sektoretako proiektu orotan.

 

info+: http://www.librecon.io

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?