Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
13 otsaila, 2013

Lehendakariaren bisita Etxe Tar enpresan

“Oinak lurrean ditugu. Elkarrizketa eta akordioa bultzatuko ditugu krisiari aurre egiteko”

– Urkulluk bertatik bertara ikusi du talde honen kudeaketa-eredu arrakastatsua, lan-topaketa batean

– Etxe Tar Group enpresak langileen partaidetza sustatzen du kapitalean, eta ekoizpenarekin lotutako I+G+B unitate bat dauka

Iñigo Urkullu lehendakariak Elgoibarko Etxe Tar Group enpresaren instalazioak bisitatu ditu gaur goizean. Ekoizpen-planta eta I+G+B unitatea bertatik bertara ikusi ostean, lansaio batean parte hartu du Gipuzkoako enpresa honek sustatutako kudeaketa-eredu arrakastatsua aztertzeko.

Bisita amaitu ondoren, Lehendakariak azpimarratu du egoera zaila dugula. “Besteek leporatzen diguten kontuetan lixkarretan sartu gabe, hauxe edo bestea egiten dugula edo egiten ez dugula kontutan hartu gabe, argi utzi nahi dut egin ditugun bilera guztietan egungo errealitate politikoa, instituzionala eta ekonomikoa aintzat hartu dugula. Errealitatea den bezala aztertu dugula eta oinak lurrean ditugula”.

Lehendakariarekin batera izan dira Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia eta Industriako sailburuorde Juan Ignacio García de Mutiloa. Bisitaren ostean, Etxe Tar enpresako zuzendari nagusi Josu Azkuerekin elkartu dira, baita enpresak Iparramerikan, Alemanian, Asian eta Erresuma Batuan dituen merkataritza-ordezkariekin ere, Ibon Iribarren eta Juan José Miguelekin, hain zuzen.

Urkullu Etxe Tar Group enpresaren berezitasunekin interesaturik azaldu da: «Euskadiko enpresa-ehunduraren kudeaketa-eredu zabalgarriaren adibide garbia da, eta guk lehiakortasunaren euskal eredu berri horren aldeko apustua egiten dugu».

Lehendakariak berak ezagutu nahi zuen gertutik Gipuzkoako enpresa honen kudeaketa-eredua, eta interes horregatik antolatu dute bisitaldia. Lehendakariaren esanetan, nabarmentzekoak dira «akziodun-taldearen egitura, ingurune hurbilean duen eragin ekonomikoa (nahiz eta fakturazioa ia osorik nazioarteko merkatukoa izan), eta esportatzen duten produktuaren balio teknologiko handia».

Kudeaketa-eredua: Etxe Tar 1957an sortu zuten hamabi bazkide fundatzailek, eta, gaur egun, lau enpresak osatzen dute taldea (Etxe Tar, Gaindu, Gurutzpe eta Albicein). Guztira 300 langile inguru ditu. Kudeaketa-ereduak badu balio erantsi bat: 36 langilek enpresaren akzioetan duten partaidetza. Konfigurazio hau bat dator erabat Jaurlaritzak etorkizunera begira defendatzen duen «eragile anitzeko lankidetza-ereduarekin».

Internazionalizazio-prozesua, tokiko ekonomia suspertuta:

Etxe Tar hiru kontinentetan eta hamabost herrialdetan zabalduta dago. Esportazioak fakturazioaren % 90 inguru dira. Posizionamendu bikaina du: automobilgintzako eta energia-sorkuntako nazioarteko etxe nagusientzat ekoizten du (General Motors, VW, Mercedes…).

Dena den, hornitzaile estrategikoen sarea inguru hurbilean osatu du, eta inguruan bertan sortzen du jarduera eta inpaktu ekonomikoa. Hala, merkatu globalean lehiakortasuna eta Euskadin balioa sortzea uztartu ditu.

I+G+B unitatea ekoizpen-plantarekin batera: Ikergune

Etxe Tar enpresak, ekoizpen-plantarekin batera, I+G+B unitate propio bat ere ireki du: Ikergune. Hori horrela izanik, know how deiturikoa etxean bertan sortzen eta aplikatzen da erabat.

Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarearen gaitasuna kontuan izanik, Jaurlaritzaren ustez lehiakortasuneko euskal eredu berriak jauzi kualitatibo handia eskatuko die enpresei ikerketa teknologikoaren transferentzian, eta ikerketa hori proiektuetan eta produktuetan aplikatu beharko dute.

Azti y la pyme Branka Composites fabrican un dron marino propulsado por energías renovables para impulsar la investigación en el mar
Berrikuntza 2 apirila, 2020
Energia berriztagarrien bidez bultzatutako itsas dron bat sortu dute Azti eta Branka Composites ETEak, itsasoan ikerketa garatzeko

Itsas azaleko Itsasdrone drona Branka Composites eta AZTI zentro teknologikoaren arteko...Leer más

La CE aumenta la financiación de proyectos de innovación e investigación sobre coronavirus a través del Horizon 2020
Berrikuntza 30 martxoa, 2020
Europako Batzordeak koronavirusari buruzko berrikuntza eta ikerketa proiektuen finantzaketa handitu du Horizon 2020ren bidez

Europako Batzordeak Horizon 2020 programa eguneratu du koronabirusarekin lotutako ikerketa eta...Leer más

Berrikuntza 25 martxoa, 2020
Telelana errazteko gakoak eta baliabideak

Laneko osasun aholkuak eta teknologia digital berriak aprobetxatzeko tresnak   Egunotan...Leer más

Aitziber L. Cortajarena, investigadora de Ikerbasque
Berrikuntza 24 martxoa, 2020
Bio-LED belaunaldi berri bat garatzeko asmoarekin nazioarteko proiektu batean hasi da elkarlanean CIC biomaGUNEk

Naturak argia sortzen du. ‘Aequorea victoria’ marmoken kasuan, proteina fluoreszente batek...Leer más

ITP Aero investiga
ITP Aerok etorkizuneko propultsio sistemak ikertzen ari da

Motor hibrido elektrikoetan lan egiten duen statuko enpresa bakarra da eta enpresen eraldaketa...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?