Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
12 iraila, 2017

Lantek-ek berrikuntza eta eraldaketa digitalaren aldeko apustua indartu du

Lantek BilbaoTech deritzon zentro berria Bilboko Kale Nagusian kokatuta dago

Euskal konpainiak bezeroei zuzendutako softwareko aplikazioak eta soluzioak garatzeko zentro teknologiko berri bat inauguratu du Bilbon

 

Lantek enpresa arabarrak bulego berri bat ireki du Bizkaiko hiriburuan, xaflagintza sektoreko enpresen eraldaketa digitala erraztuko duen software-ingeniaritza garatzeko bikaintasunezko zentro teknologikoa bihurtzeko asmoz.

 

Lantek BilbaoTech deritzon zentro berria Bilboko Kale Nagusian kokatuta dago, eta datozen hiru urteotan 25 ingeniari berri ere kontratatzeko aurreikuspenaz sortu da. Inaugurazio ekitaldia hilaren 7an egin zen, Eusko Jaurlaritzaren menpeko Spri enpresa-garapenerako agentziaren zuzendari nagusi Alexander Arriolaren parte-hartzeaz.

 

Bulego berri honen bitartez, egoitza nagusia Miñaon duen konpainiak bezeroei zuzendutako softwareko aplikazioak eta soluzioak garatzeko gaitasuna areagotu nahi du, euskarri global handiagoa duen zerbitzu azkarragoa eskainiz.

 

Lantek-ek ohar baten bidez jakinarazi duenez, zentro berri honen irekieraz, konpainiak Euskadin duen inbertsio estrategikoa bultzatu du, Bilbo inguruko prestakuntza-zentroetako Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia arloetako talentu espezializatua erakartzearen aldeko apustuari eutsiz.

 

“Etengabeko berrikuntza da gure konpainiaren bereizgarri nagusietako bat, 1986an sortu zenez geroztik. Horri esker, gure sektoreko mundu mailako lider bihurtu gara, eta aurrerantzean ere bide horrexeri jarraitu nahi diogu lantegien eraldaketa digitalak eta fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 Industriaren inguruko gorabehera guztiek dakartzaten etorkizuneko erronka berriei aurre egiteko”, adierazi du Alberto Martinez Lantek-eko CEOak.

 

Zentro berriaren irekiera konpainiaren hazkunde-planari atxikita gauzatu da, bezeroei eraldaketa digitala egiten lagunduko dieten Industria 4.0 Industriako produktu espezifikoak garatzearen aldeko apustu estrategiko sendoan oinarrituta.

 

 

 

Lantek enpresaren aurkezpen bideoa

Jaso y Tecnalia convierten grúas industriales en robots
Basque Industry 4.0 31 martxoa, 2020
Garabi industrialak robot bihurtu dituzte Jasok eta Tecnaliak

Garapen berriak aukera ugari ematen ditu eskuzko prozesuak eta doitasun-prozesuak automatizatzeko,...Leer más

Basque Industry 4.0 30 martxoa, 2020
CFO Data Analytics, adimen areagotua finantza arloko erabaki onenak hartzeko

  Lanit aholkularitzak merkaturatu duen datuen analisirako aplikazioa integragarria da ERP...Leer más

Datuak atzeman eta analizatzea prozesuak hobetzeko

  Nutec Procal konpainiak IoT, datuen analitika eta adimen artifiziala konbinatzen dituen...Leer más

Basque Industry 4.0 29 martxoa, 2020
Robotikaren aplikazio malguak – 4.0 konponbideak

Artikulu honetan, BDIHek eskaintzen dituen 4.0 soluzioak aurkezten ditugu, robotika-nodoko kideen...Leer más

Basque Industry 4.0 27 martxoa, 2020
Roboten bidezko kalitate-kontrola – 4.0 konponbideak

Gure "4.0 konponbideak" serieko artikulu honetan aurkeztutako robotek piezen kalitatea...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?