Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

9 azaroa, 2017
Lantegi Batuak-ek prestakuntza transbertsala sustatzen du Lan Eskolaren bitartez

Estrategia horren bidez prestakuntza teknikoa eta nazioarteko praktikak eskaintzen dira.
Jugatx Menika, San Viator zentroko nazioartekotze arduraduna, Alfredo Garmendia, Lan Eskola ekimenean parte hartu duten Nuria Fernández eta Jorge Toscano, eta Txema Franco, Lantegi Batuak-eko zuzendaria.

Estrategia horren bidez prestakuntza teknikoa eta nazioarteko praktikak eskaintzen dira.

 

Lantegi Batuak-ek Lan Eskolaren aldeko apustua egin du, zeinaren bidez prestakuntza eskaintzen baitzaie ezgaitasuna duten pertsonei beren enplegagarritasuna hobetzeko, baina ikuspegi berri batetik abiatuta. Estrategia hiru ardatz hauetan egituratzen da: ikaskuntza teknikoa, gaitasun transbertsalak barneratzea eta praktika profesionalak. 2015ean abiatutako proiektu horrek helburutzat dauka erakunde barruko arlo guztietara iristea, prestakuntza banatuaren ikuspegia zabalduz.

 

Lan Eskola ekimena azaroaren 8an aurkeztu zen Euskalit Fundazioak antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astean, Pertsonen ardatzaren barruko jardunbide egoki gisa. Erakundeko Prestakuntza eta Garapen arloko arduradun Jugatx Menikak azaldu zuenez, “Lantegi Batuak-en helburua beti izan da enplegua pertsonengana hurbiltzea, eta ez alderantziz, horregatik, gauza bera egin nahi dugu prestakuntzarekin ere. Zenbait lantoki aukeratu ditugu beren jarduera-eremuen arabera, eta haraino eraman ditugu prestakuntza ekintzak”.

 

Lantegi Batuak-eko lantaldea duela bi urte hasi zen prestakuntza prozesua hutsetik diseinatzen, ikaskuntzaren diziplina anitza barne hartzen duen prozesu parte-hartzaile baten bidez. Hala, pertsonek beren lanerako beharrezkoak diren ezagutza teoriko eta teknikoak barneratzen dituzte, baina orobat garatzen dituzte bestelako gaitasun trasnbertsalak, lana bilatzeko oso garrantzitsuak direnak, esaterako segurtasuna, auto-estimua eta komunikazioa.

 

Prozesuak bere baitan bildu ditu gamifikazioarekin lotutako metodologia didaktikoak, proiektu bidezko ikaskuntza eta maker ikuspegia. Jugatx Menikak azaldu bezala, “uste dugu prestakuntzarako espazioa prozesuaren zati oso garrantzitsua dela” eta “ahalegintzen gara ikaskuntza teknikoa eta dimentsio emozionala kohesionatzen”. Lan Eskola ekimenaren estrategiak genero ikuspegi markatua du, jorratzen diren arlo profesional batzuk oso maskulinizatuta daudelako, eta proiektuaren helburuetako bat da emakumeen presentzia sustatzea sektore horietan.

 

Lan Eskolaren beste zutabe bat da praktikak egitea enpresetan, eta lantaldeak nazioarteko praktiken aldeko apustua egin du. Lehen esperientzia Italian egingo da, hala, adimen ezgaitasuna duten zazpi gazte joango dira hara, hilabetez enpresa-praktikak egitera. San Viator zentroak –gazteek han jasotzen dute mekanizatuari buruzko prestakuntza- kolaboratuko du ekimen horretan, eta hezkuntza prozesuen mugikortasunerako Erasmus+ programa europarraren esparruan garatuko da.

 

Aurkezpen jardunaldian azaldu bezala, Lan Eskola ekimena martxan jarri denetik hamar prestakuntza ikastaro baino gehiago egin dira, besteak beste, arlo hauetan: lorezaintza, garbiketa, biltegiko laguntzailea eta piezen zertifikazioa. Adimen ezgaitasuna duten 117 lagunek jaso dute prestakuntza, eta 35 lanean ari dira jadanik. Lan Eskola ekimena orobat lanean ari da esperientzia aitortzeko prozesuetan, eta laguntza ematen die antolakundean lan egiten duten pertsonei. Prozesu horretan esperientzia profesionala akreditatzen da titulu ofizialen bitartez, eta Lantegi Batuak-en laguntzaz, adimen ezgaitasuna duten 124 lagunek beren ezagutzak akreditatu dituzte azken deialdian.

 

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?