Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

12 apirila, 2017
Lankidetza mikrosistemen alorrean ikertzeko

IK4-Ikerlan zentro teknologikoak eta microLIQUID enpresak akordioa itxi dute, I+G arloko jardueratan bat eginik lan egin eta instalakuntzak partekatzeko

Lankidetzaren helburua microLIQUID enpresaren balio lehiakorra hobetzea da

IK4-Ikerlan zentro teknologikoak eta microLIQUID enpresak akordioa itxi dute, I+G arloko jardueratan bat eginik lan egin eta instalakuntzak partekatzeko.

 

IK4-Ikerlan euskal zentro teknologikoak eta microLIQUID gipuzkoar enpresak lankidetza akordioa sinatu dute, datorren 2020 urtera bitartean, sektore bioteknologikoko aplikazioetarako mikrosistemen alorrean, ikerkuntza eta garapen jardueratan lan jorratzeko.

 

Zentroak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, microLIQUID-en balio lehiakorra hobetzeko helburua duen kontratuak, Arrasaten egoitza duen enpresari espezializazio handiagoa eskainiko dio. Gauzak honela, enpresak IK4-Ikerlan-en instalakuntzak erabili ahal izango ditu, doitasun handiko azpiegiturak behar dituzten produktuak garatu ahal izateko.

 

Zehatz-mehatz, muturreko teknologiaz hornitutako eta mikrogailuen fabrikazio eta karakterizaziorako beharrezkoak diren baldintzak zorrozki kontrolatzeko aukera ematen duen espezializatutako ekipamendua duten laborategiak erabiliko ditu microLIQUID-ek.

 

Akordio berri hau, osagai mikrofluidikoen eta industria desberdinetan ezartzeko bi entitateek bat eginik jorratzen ari diren I+G+b-ra bideratutako beste aliantza eta proiektuei batzen zaie.
“Oso pozik gaude akordio honekin, zentro teknologiko bezala gure egitekoa indartzen baitu, ezagutza zabaltzera eta gure inguruko enpresen lehiakortasuna indartzea besterik ez den egitekoa, hain zuzen ere”, azaldu du Ik4-Ikerlan-eko zuzendari Marcelino Caballerok.

 

Bestalde, euskal enpresak positiboki jo du hitzarmena. “Gure bezeroentzako eskaintzaren alderdi gakoa diren osagai mikrofluidiko desberdinen gure garapen eta fabrikazio gaitasunak areagotzeko aukera emango digu”, adierazi du microLIQUID-eko zuzendari Borja Barredorrek.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?