Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

15 uztaila, 2015
Lankidetza eta partekatzea: Beti hobe delako ideia eta proiektu partekatu bat edukitzea edo aldaketa partekatu bat gauzatzea

Ekintzaileok sozialki erlazionatu beharra dugu hainbat arrazoirengatik: gure jarduera hedatu behar dugulako, bezero eta hornitzaile berriak identifikatu behar ditugulako, balizko preskriptoreekin harremanetan jarri behar dugulako eta beste negozio batzuetako profesionalekin akordioak adostu behar ditugulako, bezero zorroa zabaltzeko eta hobetzeko.

Horregatik parte hartzen dugu “Networking” ekitaldietan. Networking ekitaldiak dira bertaratutako guztien arteko harremanak dinamizatzea helburu duten lan topaketak. Erakunde sozialek, enpresek edo erakunde publiko nahiz pribatuek antolatzen dituzte, hala nola Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak eta bere eragileen sare zabalak, elkarrekin laguntzen dietelarik auto-enplegua sustatzen dutenei eta beste lanpostu batzuk sortzearen aldeko apustua egiten dutenei.

 

Batzuetan, antzeko ideiak eta helburuak dituzten negozioek beren ahaleginak batzen dituzte erronka handiagoei ekiteko eta negozio aukeren aurrean elkarturik eta, neurri batean, lerrokaturik jokatzeko. Mota horretako lankidetza tazituki gertatzen denean baina sozietate formarik ez duenean, “Sare negozioak” direla esaten dugu; jarduerak osatzen dituzte, sinergiak aprobetxatzen dituzte eta bakarrik baino elkarrekin lan eginda onura handiagoak edo hobeak lortzen dituzte.

 

“Negozio sare” bat, berriz, profesional eta enpresaz osatutako talde bat da, oinarrizko ikuspegi sozio-enpresariala duena, eta funtsean, forman nahiz metodologian jokabide marko lerrokatu bat duena, helburu eta emaitzak lortzeko. Hala, misio eta ikuspegi bera dute, eta elkarrekin konpontzen dituzte beren merkatuko premiak eta arazoak, talde sendo eta fidagarri gisa jokatuz merkatuaren, beste enpresa batzuen edo erakundeen erronka handien aurrean.

 

Oro har Negozio Sareen barruan ETE, mikroETE eta diziplina anitzeko profesional ugarik  lan egiten dute elkarrekin eta, sektore ekonomiko desberdinetakoak izan arren, balio kate oso bat sortzen dute, horrek indarra ematen diolarik taldearen zerbitzu eskaintzari eta lehiakortasunari.

 

Amaitzeko, azkenaldian “Sareko negozioak” ere ugaritu dira. Lanerako kanal nagusia Interneten duten eta askotariko zerbitzuak sustatzen eta merkaturatzen dituzten jarduerak dira: hosting zerbitzua eskaintzen duten IKT enpresak, aplikazio telematikoak, webguneen eta edukien produkzioa, prestakuntza, laguntza, sare sozialak, onlineko produktu salmenta edo “merkataritza elektronikoa”, e.a.

 

Sareko Negozio horiek bi estrategia nagusi erabili ohi dituzte, jomugatzat duten publikoaren profilaren arabera: B2B eta B2C negozioak, beste enpresa eta profesional batzuei zuzendutakoak lehenak (Business to Business) eta kontsumitzaile edo bezero partikularrei zuzendutakoak bigarrenak (Business to Consumer).

 

Networking ekitaldiek, sare negozioek?, negozio sareek eta Sareko negozioek topaketarako eta beren burua proiektatzeko gune bat dute UP Euskadi atarian eta SPRIko  Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren “Ekintzailetzarako Lankidetza” programaren bidez babesten diren ekimen eta jarduera guztietan, denen helburua baita “elkarrekiko ekintzailetzarako” espazio egokiak sortzea eta sortzen laguntzea, elkarrekin harremanetan jarriz

“ekintzaile+ekintzaile=lan+”

formuladun enpresa proiektuak partekatu nahi dituzten pertsonak.

Garrantzitsua da lankidetzan aritzea eta partekatzea, beti hobe delako ideia eta proiektu partekatu bat edukitzea edo aldaketa partekatu bat gauzatzea.

 

Aukera ugari daude networking ekitaldietan parte hartzeko, astero antolatzen baitira gure lurraldeko hainbat herritan. Informazio gehiago nahi baduzu, jo UP Euskadi atariko Ekitaldi Agendara.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?