Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

13 azaroa, 2015
Landa eremuko ekintzaileen topagunean, Arkauten

Azaroaren 19an, osteguna, landa eremuan espiritu ekintzailea sustatzeko jardunaldi bat egingo da Arkautiko Zalditegietan. HAZI Fundazioak, Euskadiko Landa garapenerako Elkarteekin lankidetzan, antolatzen duen “2015eko landa eremuko ostegun ekintzaileak” izeneko egitasmoaren azken topaketa da; orain arte 7 saio egin dira, eta 96 pertsonak parte hartu dute.

 

Topaketaren helburuak hauek dira:

  • Izaera ekintzailea bultzatzea: pertsona ekintzailea eta negozio ideia.
  • Pertsona ekintzaileak elkarrekin konektatzea eta sinergiak identifikatzea.
  • Ekintzailetza prozesu etengabearen esperientziak ezagutaraztea eta arazoak, erronkak eta ilusioak partekatzea.
  • 2015ean egindako bidea eta aurrerapenak aitortzea eta ospatzea.

 

Parte hartzeko, azaroaren 16aren aurretik eman behar da izena.
Informazio gehiago: www.hazi.eus

 

PROGRAMA

9:00-9:15
ONGIETORRIA ETA JARDUNALDIAREN AURKEZPENA

 

9:15-10:45
BESTE FINANTZAKETA ITURRI BATZUK: BUSINESS ANGELS

 

10:45-11:00
KAFE ATSEDENALDIA

 

11:00–13:00
TAILERREN LEHEN SAIOA: Neure ni ekintzailea landuz

 

TAILERRA:
Ausartzen al zara amets egiten?

 

2. TAILERRA:
Ekintzaileentzako coachinga.

 

13:15 – 14:15
EGIN DAITEKE: EKINTZAILETZAKO ESPERIENTZIAK LANDA EREMUAN

 

14:30 – 15:30
PICNIC bazkaria

 

15:30 – 17:30
TAILERREN BIGARREN SAIOA: Nire negozio ideia lantzen

 

3. TAILERRA:
Konexio eraikitzaileak: Networking.

 

4. TAILERRA:
Ideiak alderatzen eta indartzen.

 

17:30
…EKINTZAILETZAN JARRAITZEN DUGU!!

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?