Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
24 urria, 2017

Lanaren etorkizuneko lau mundu posibleak

PwC aholkularitzak txosten bat egin du lan-merkatuaren balizko eszenatokiei buruz.

 

Gure gizarteak hainbat joera handiri (hala nola, automatizazioa eta adimen artifiziala, biztanleriaren zahartzea, biztanleriaren kontzentrazioa hirietan, klima aldaketa) egin behar die aurre eta joera horiek eragina izango dute, zalantzarik gabe, enpleguaren etorkizunean eta beste hainbat arlotan. Prospektibako adituak bat datoz esatean etorkizun posibleak imajinatzea dela etorkizun desiragarrienetara aurrera egiteko modu onena, hala erronkei aurre hartzen zaie eta aukerak aprobetxatzen dira.

 

PwC aholkularitzak Workforce for the future: The competing forces zapping 2030 txostena egin du Oxfordeko Said Business School erakundearekin batera, non oinarritzat hartu baitituzte Indiako, Alemaniako, Txinako, Erresuma Batuko eta Estatu Batuetako langileei eginiko 10.000 elkarrizketa. Azterlanaren helburua da jakitea nolako eragina izango duten joera handi horiek eta, batik bat eraldaketa teknologikoak, enpresetan eta lan merkatuan.

 

Hala, etorkizuneko lau eszenatoki lortu dira, bi ardatz posibleren gainean mugitzen direnak. Lehenengoa da enpresen zatiketa versus integrazioa; hau da, ekosistema bat, konpainia handien baldintza berdinetan lehiatzeko gai izango diren negozio txikiz osatua edo, kontrakoa, tamaina handiko enpresa gutxi batzuk, merkatuaren jabe izango direnak. Bigarrena da kontsumitzaileen eta langileen baloreei buruzkoa: ongia komuna, zeinaren arabera garrantzi handia ematen baitzaio erantzukizun sozialari, versus indibidualismoa eta norbere premiei erantzuteko joera.

 

Mundu Horiak enpresen zatiketa eta balore kolektiboak biltzen ditu. Mundu horretan, teknologiek aukera ematen diete ekintzaile txikiei beren negozio ideiak abian jartzeko, eta langile independentez osatutako ekosistema oparo bat dago, zeintzuk elkarrekin konektatzen baitira proiektu zehatzak gauzatzeko. Mikrofinantzaketa ongi errotuta dago kapitala eskuratzeko bide bezala, eta profesional zein kontsumitzaileek enpresen erantzukizun soziala lehenesten dute.

 

Mundu Gorria zatiketa eta indibidualismoa elkartzen dituen bidegurutzean dago. Ideia berritzaileak azkar sortzen dira eta azkar iristen dira merkatura, antolakundeak lehia bizian ari direlako kontsumitzaileei nahi dutena emateko. Plataforma digitalak oso garrantzitsuak dira enpresak eta talentua elkarrekin uztartzeko, eta nitxo oso espezifikoetako espezialista asko dago.

 

Hirugarrena Mundu Berdea da, non korporazio handiek baitute lan merkatuaren monopolioa eta protagonista bihurtzen baitira erantzukizun kolektiboa eta enpresen etika. Mundu horretan, teknologiak erabiltzen dira eraginkortasuna hobetzeko eta inpaktu ekologikoa murrizteko, bai eta mugatuak diren baliabideen eskasiaren arazoa konpontzeko. Lana gero eta malguagoa izango da, eta lan-baldintzak eta enpresako baloreak funtsezkoak izango dira talentua erakartzeko. Era berean, gero eta ohikoagoak izango dira boluntario korporatiboak.

 

Azkenik, Mundu Urdinak enpresa handien integrazioa eta indibidualismoa ordezkatzen ditu. Eszenatoki horretan, langile nukleo batek osatzen ditu konpainiak, eta premiak estaltzeko gaitasunak puntualki “erosten” dira. Langileen gaitasunak hobetu egiten dira teknologiari esker, baita maila fisikoan eta medikoan ere, eta konpainiek prestakuntza, osasun nahiz gizarte zerbitzuak eskaintzen dituzte langileentzat, sortzen dituzten datuak eskuratzearen truke.

 

Desberdintasunak desberdintasun, teknologia eta batez ere automatizazioa funtsezkoak dira eszenatoki guztietan, eta birformulatu egiten dute langileen papera. Lau mundu horietan ezinbestekoa da bizitza osoan zehar ikastea eta ikuspegi profesionala oinarritzea ez egiten den lanean, baizik eta lan oso desberdinetarako ateak zabal ditzaketen norbere gaitasunetan.

 

Workforce of the future report

 

Basque Industry 4.0 27 martxoa, 2020
Roboten bidezko kalitate-kontrola – 4.0 konponbideak

Gure "4.0 konponbideak" serieko artikulu honetan aurkeztutako robotek piezen kalitatea...Leer más

Basque Industry 4.0 26 martxoa, 2020
Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa. Nazioarteko irekiera eta enpresentzako erreferentea

Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak bere bigarren jarduera-urtearen balantzea argitaratu du, non...Leer más

Basque Industry 4.0 25 martxoa, 2020
Robotika bidezko fabrikazioa eta mihiztatzea- 4.0 konponbideak

Basque Digital Innovation Hub sareak, robotika malgu eta kolaboratiboko nodoaren bidez, osagaien...Leer más

Fresmak irrumpe en el sector aeronáutico con unas mordazas disruptivas
Baraila disruptiboekin Fresmak enpresa sektore aeronautikoan sartu da

Enpresa txikia da, 30 langile ditu, baina handia da bere jarrera eta anbizioa. Fresmak 1967an...Leer más

Basque Industry 4.0 23 martxoa, 2020
Neurketa-sistema optikoak aeronautika, elikadura eta farmazia sektoreentzat

Aotech startup bilbotarrak fotonikan oinarritutako neurketa-tresnak garatzen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?