Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

2 Marzo, 2016
Tecnalia buru den nanomaterialen plataformak foro teknologiko garrantzitsu baten parte hartu du

Zientzia, Teknologia eta Ezagutzarako Transfiere Europako foroa Malagan ospatu zen otsailean
Transfiere-ren bosgarren edizioak 3.000 partehartzaile izan ditu.

Tecnalia euskal korporazio teknologikoa buru den material aurreratuen eta nanomaterialen Materplat plataformak, presentzia garrantzitsua izan du Malagan iragan otsaileko 10ean eta 11n ospatutako zientzia eta berrikuntzaren inguruko Transfiere foroaren azken edizioan.

Proiektuaren ordezkariak foro honen testuinguruan antolatutako zenbait ekintzatan parte hartu dute, esaterako, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko I+G+b saileko Estatu Idazkariak bultzatutako Grafenoaren Interplataformen Taldearen- GRAFIP inguruko bileran.

Bilerako ondoriorik nabarietako bat, grafenoaren Espainiako industria maila gorenean jartzeko 2016ko lan plana eratzeko beharra zehaztea izan zen. Materplat-eko idazkaritza teknikoak, esparru honetan aurrera egiteko ekintza zehatzen plan bat garatzeko ardura izango du.

Gainera, Materplat-eko ordezkariek ekonomia zirkularrari buruzko mahai inguruan parte hartu zuten, bertan metalen berreskuratzearen inguruko bere ezagutzak azaltzeko, baita Fabrikazio Aurreratuaren inguruko eztabaidan parte hartu ere.

Azkenik, plataformak, besteak beste, Hidrogenoaren Zentro Nazionala, Yflow, Osagaien Zentro Nazionala edo Fisioaren PTE bezalako enpresa eta ikerketa taldeekin batera B2B topaketetan parte hartu zuen.

Zientzia, Teknologia eta Ezagutzarako Transfiere Europako foroak 3.000 parte hartzaile, 45 stand eta 500 enpresa eta instituzio baino gehiago izan ditu (2015ean baino %30 gehiago).

 

Transfiere Foro Teknologikoa

Berrikuntza 23 urria, 2020
Langabezia % 10etik behera, BPGa % 40tik gora industrian eta zerbitzu aurreratuetan, eta I+G Europako batez bestekoan

Existitzen den produkzio-egitura indartzearen aldeko apustua egin du Tapiak eta hiru trantsizio...Leer más

Berrikuntza 21 urria, 2020
Miles Along: “Gutxiago erostea ere bada jasangarritasuna bultzatzea; horregatik, gure produktuek gehiago irauten dute”

  Miles Along helburu honekin sortu zen: behar dugun arropa-kopurua murriztea. Silva...Leer más

Global Innovation Day ekimenak 100 berrikuntza-kasu praktiko aurkeztuko ditu krisiei aurre egiteko

Gaixotasunen aurkako borrokarako soluzio informatikoak eta diseinuak, ingeniaritza iraunkorra,...Leer más

Eduardo Berasategui, gerente de Industrias Fapise
Fapisek bere instalazioak modernizatu ditu bere enpresan 4.0 industria sendotzeko

Euskal industriako multinazionalen eta korporazio handien azpitik ETEen ekosistema zabal bat...Leer más

Berrikuntza 15 urria, 2020
Boletin autonomoak eta mikroenpresak (Prestakuntza-Inplantalariak)

Zure online ikastaroen agenda Eskatzaile bakoitzaren neurrira eginiko ezarpen teknologiko...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?