Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
15 martxoa, 2013

La Azucarera eraikina enpresen kokaleku bihurtzen hasi da berriro eta ingenieritzako enpresa bat ostatatuko du

– Sprilur-ek, eraikin horren sozietate publiko sustatzaileak, bulego bat alokatu dio SGAR-Software de Gestión, Autómatas y Robots, S.L. ingenieritzari.
– SGAR martxoan kokatuko da egoitza berrian, Mercedes Benz enpresarekin lan egiten hasteko ibilgailuen ekoizpen lerroan

Sprilur S.A.k, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikitako SPRI Taldearen sozietate publikoak, berrikitan onartu du lokal bat bulego zereginetarako alokatzea Gasteizko Azucarera eraikin historikoan (Los Huetos etorbidea, 79). Eraikin hori luzaroan egon da hutsik, ezein enpresa ostatatu gabe, eta orain, alokairu horrekin, berriro hasi da biziberritzen. Helburua da eraikin osoa okupatzea, 2000. urtean -ondare historiko industriala izendatu eta osorik berriztatu eta eraberritu zenean- egin zen bezalaxe.

Ali-Gobeo industrialdeko kokagune horretara aldatuko den enpresa, Software de Gestión, Autómatas y Robots-SGAR, S.L., ingenieritza, automatizazio eta robotikako –eta baita ere aholkularitza teknikoko– zerbitzu enpresa biren elkartetik sortutako enpresa da. SGAR, S.A. 2001ean sortu zen Katalunian eta 20 langile ditu Araban dituen instalazioetan. Toki berrira aldatu bada, industrialde horretan bertan kokatutako Mercedes Benz España automozioko lantegitik hurbilago egoteko egin du, ingenieritza eta programazio-laguntza zerbitzuak eskaintzen baitizkio autoen ekoizpen lerroan. Bere talde teknikoak esperientzia handia du automobilgintzaren sektorean, ur tratamendu eta azpiegituretan, eta hainbat proiektutan parte hartu du Siemens, Volkswagen, Seat, Fagor, Opel, Grupo Damm, San Miguel, Roca eta Aena enpresekin.

Sinbolo historiko, industrial eta kultural handia bihurtuta dagoen Azucarera eraikinak beste 39 lokal jarriko ditu edozein enpresa ekimenen eskura, Sprilur-en bitartez. Lokal horiek 80m2tik gorako azalera modularrekoak dira, zerbitzu guztiak zentralizatuta dituzte, segurtasunez hornituak daude eta erabilera pribatu eta esklusiboko 110 aparkaleku dituzte. Bestalde, eraikina leku estrategikoan kokatuta dago, Gasteizko hirigunearen erditik oso hurbil.

Sprilur-ek zuzenean parte hartu zuen La Azucarera eraikinari bere jatorrizko dotoretasuna itzultzeko eta enpresa zereginetarako toki berezi bat bihurtzeko abiatu zen eraberritze proiektuan. La Azucarera 1902an egin zen, 1904an inauguratu zen eta 2000. urtean Euskadiko Kultur Ondasun eta Industria Ondare izendatu zen. Bere kanpoko arkitektura bereziarekin eta bere estetika eta estilo manchestertarrarekin, bere barruko espazio funtzionalak enpresa munduko ekintza eta gertakari publiko eta pribatu garrantzitsuen lekuko izan dira. Esaterako, 2012. urtean, “Espainiako Industri Ondarearen 100 Osagai” erakusketa ostatatu zuen.

Azti y la pyme Branka Composites fabrican un dron marino propulsado por energías renovables para impulsar la investigación en el mar
Berrikuntza 2 apirila, 2020
Energia berriztagarrien bidez bultzatutako itsas dron bat sortu dute Azti eta Branka Composites ETEak, itsasoan ikerketa garatzeko

Itsas azaleko Itsasdrone drona Branka Composites eta AZTI zentro teknologikoaren arteko...Leer más

La CE aumenta la financiación de proyectos de innovación e investigación sobre coronavirus a través del Horizon 2020
Berrikuntza 30 martxoa, 2020
Europako Batzordeak koronavirusari buruzko berrikuntza eta ikerketa proiektuen finantzaketa handitu du Horizon 2020ren bidez

Europako Batzordeak Horizon 2020 programa eguneratu du koronabirusarekin lotutako ikerketa eta...Leer más

Berrikuntza 25 martxoa, 2020
Telelana errazteko gakoak eta baliabideak

Laneko osasun aholkuak eta teknologia digital berriak aprobetxatzeko tresnak   Egunotan...Leer más

Aitziber L. Cortajarena, investigadora de Ikerbasque
Berrikuntza 24 martxoa, 2020
Bio-LED belaunaldi berri bat garatzeko asmoarekin nazioarteko proiektu batean hasi da elkarlanean CIC biomaGUNEk

Naturak argia sortzen du. ‘Aequorea victoria’ marmoken kasuan, proteina fluoreszente batek...Leer más

ITP Aero investiga
ITP Aerok etorkizuneko propultsio sistemak ikertzen ari da

Motor hibrido elektrikoetan lan egiten duen statuko enpresa bakarra da eta enpresen eraldaketa...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?