Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

25 iraila, 2015
Kudeaketa Ekonomiko-Finantziaroa Ekintzaileentzat: Altxortegiko Aurrekontua, Emaitza Kontua eta Balantzea

Negozio ekintzaile oro, jardueraren eta garatuko den merkatuaren ikuspegitik aztertzeaz gain, nahitaez zenbakitan gauzatu behar da, eta horretarako, negozioak behar bezala jarduteko beharko dituen finantza-baliabide propioak eta kanpokoak ebaluatu beharko ditugu, baita lortu nahi dugun errentagarritasuna ere; betiere ahalik eta zuhurtziarik handienarekin edozein alderdi balioesteko garaian.

Ekintzaileok gure indar guztia negozioaren bihotzean jartzen dugu; gure ideiak garatzen ditugu eta produktuak edo zerbitzuak merkatuan saltzeko eramaten ditugu, bezeroen gogobetetasuna bilatuz eta denboran zehar jarduerari eusten lagunduko diguten prezio nahiko lehiakorrak ezarriz. Era horretan arrakasta izateko kezka asetzen dugu, baina era berean gauzak ondo doazen ala ez jakiteko zalantzak argituko dizkiguten adierazle objektiboak askotan bazter uzten ditugu; zure negozioaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioaz ari gara, eta oso atsegina ez den arren, oso garrantzitsua da.

 

Gaia ondo ezagutzen duten pertsonek egingo dute kudeaketa egokia, noski, eta horregatik ekintzaileek askotan kontabilitate- eta zerga-eginkizunak Aholkulari eta Profesionalengan delegatzen edo azpikontratatzen dituzte, horiek egingo baitute jarraipena behar den arreta eta metodoarekin.

 

Aholkulari edo profesionalak aldizka beren lanaren emaitzak azaldu beharko ditu, eta horiek zuretzat negozioaren “argazkiak” izango dira, ez ordea “erradiografiak”, eta horiekin negozioaren ibilbidean erabaki hobeak hartu ahal izango dituzu, datu zehatzagoak edukiko dituzulako.

 

Horregatik, kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren funtsezko kontzeptuak bereizten eta aztertzen lagunduko dizuten xehetasun batzuk emango dizkizugu, izan ere, kudeaketa hori hiru funtsezko elementuz osatuta baitago:

– Altxortegiko Aurrekontua

– Emaitza kontua

– Balantzea

 

Altxortegiko Aurrekontuak funts likidoen sarrerak eta irteerak eta negozio-jarduerari dagozkion kobrantzak eta ordainketak (diru-sarrerak, salmentak, inbertsioak eta finantzaketa) bildu behar ditu, mugimendu horiek egiten diren datak idatziz.

Sarreren eta irteeren diferentziak epe laburrerako finantza-beharrizanei buruzko informazioa emango digute, edota soberakinak kolokatu edo inbertitzeko aukerei buruzko datuak emango dizkigu.

 

Bestalde, altxortegiko aurrekontuan kobrantzen eta ordainketen mugimenduak eta datak adierazi behar ditugun bezala, Emaitza Kontuan kontzeptu berdinak bildu behar dira “sortzapen irizpidea” kontuan izanik; hau da, abenduan salmenta bat egin badugu, diru-sarrera bezala kontabilizatu beharko dugu hilabete horretan, kobrantza aste batzuk edo hilabete batzuk beranduago, hurrengo urtean, egingo bada ere.

 

Balantzeak, negozioaren finantzen egoera-orriak, une jakin bateko egoera ekonomiko-finantzarioa azaltzen du, adibidez hilabete batean edo hiruhileko batean zehar eta abar, eta betiere ekitaldiaren amaieran, zeina, kasu berezietan salbu, urte naturalarekin bat datorren. Oro har onartuta dauden kontabilitate- eta balioespen-arauak kontuan izanik egin behar da balantzea. Bi multzo handik osatzen dute: Aktiboa eta Pasiboa, “elkarren artean oreka” izan behar dutenak, horrexegatik deitzen baitzaio “balantzea”.

 

Ondoren, bi multzo horiek interpretatzeko modu erraza:

ACTIBOA PASIBOA
-Ondasun eta Eskubideen multzoa:
negozioaren jabetzakoa den guztia: lokalak, makineria, produktuak, materialak, hartutako zorrak eta abar.
-Zor eta Betebeharren multzoa:
bazkideek enpresaren eskura jarritako kapitala, lortutako finantzaketa, hornitzaileekiko zorrak, ogasun publikoa, gizarte-segurantza eta abar.
-Baliabideen aplikazioa:
funtsei eman zaien destinoa.
-Funtsen jatorria:
baliabideak, hala propioak nola besterenak.


Era berean, Aktiboa eta Pasiboa Finkoan eta Zirkulatzailean zatitzen dira, honako hauen arabera:

  • AKTIBOAN

eskudiru bihurtzeko duten erraztasunaren arabera (likidezia); horrela, bezeroen zorrak, lehengaiak edo produktuak Aktibo Zirkulatzailean sartzen dira, eta higiezinak, makineria edo instalazioak Aktibo Finkoan.

  • PASIBOAN

horien galdagarritasun-mailaren arabera; horrela, hornitzaileen kredituak edo epe laburreko finantza-kredituak, gizarte-segurantza eta zergak Pasibo Zirkulatzailean sartzen diren finantzaketa-iturriak dira, eta baliabide propioak (kapitala, erreserbak eta abar) eta epe ertainerako eta luzerako finantzaketa Pasibo Finkoan sartzen dira.

Bi multzoen artean kontzeptu berri bat sortzen da: Maniobra Funtsa, hau da, Aktibo Zirkulatzailea finantzatzeko erabiltzen ditugun gure baliabide finkoen zatia.

 

Oreka Puntua
Kostu finkoak nahiz aldakorrak estaltzeko beharrezkoa den salmentengatiko diru-sarreren bolumenari deritzo horrela; hau da, diru-sarrerak eta kostuak berdindu egiten diren eta mozkina “0″ den unea.

Normalki, “0″ Oreka Puntua kalkulatzeko garaian arazorik zailena zer kostu diren finkoak eta zer kostu diren aldakorrak argitzea izan ohi da, izan ere, gutxi gorabehera adostuta dauden irizpideak egon arren, berezitasunak baitaude sektore eta negozio bakoitzean.

Oreka Puntua aurkitzea da, beharbada, bete behar duzun  hurrengo lehen helburua.
Hori kalkulatzeko txantiloi bat erabili nahi baduzu, eta honako webgune honetan lor dezakezu:
http://www.todoexcel.com/punto-de-equilibrio/

Javier Calleja, CEO Solaris
Berrikuntza 3 uztaila, 2020
“Azken hilabetetako egoerak emisiorik gabeko mugikortasunerako trantsizio are azkarrago batera bultzatu beharko gintuzke”

Mugikortasun iraunkorra da haien ikur aipagarrienetakoa. Jesus Calleja Solaris Bus &...Leer más

Irailean bezeroarentzako arreta zenbakia doan izatera pasatuko da: 900 92 93 93

Datorren irailaren 1etik aurrera SPRIko bezeroaren arretarako telefonoa doakoa izango da eta 900 92...Leer más

EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europa osoko enpresarik berritzaileenak aukeratzen ditu

  EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europan berrikuntza eta I+G bultzatzen duen tresna...Leer más

Berrikuntza 2 uztaila, 2020
SmartCompo, azpi-produktu organikoak balioan jartzen dituen teknologia berritzailea

  Enpresa gipuzkoarrak 2020ko Europako Ingurumen Sarietako bat irabazi...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?