Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

9 urria, 2015
Lankidetza: Iza Ascensores konpainia eta Oboid StartUp arabarrak, igogailu interaktiboak egiteko aliatu dira

Iza Ascensores konpainia eta Oboid StartUp arabarrek sinatutako aliantzari esker, aurrera atera ahal izango dute Visualiza proiektua, Interneterako konexioaz hornitutako panel baten laguntzaz denbora errealeko komunikazio-kanala ezartzeko aukera eskaintzen duten igogailu interaktiboak diseinatu ahal izateko.

Proiektuaren fase pilotua abian da jadanik Izaren egoitzan, Laudion, eta luze gabe, bertako eguraldia ezagutu, albiste-kanal bat irakurri, mantenimendu-zerbitzuaren oharrak ikustatu eta lursail-administratzailearen jakinarazpenak kontsultatzeko aukera emango die erabiltzaileei.

Visualiza gailuak zenbait osagai integratu ditu, igogailuaren identifikazio-plaka kasu, eta orain arte kabinan kolaz itsatsi ohi ziren osagaiak kendu ditu, hala nola, azken mantentze-lanaren data edo bileretarako deialdiak.

 

Aurreikuspenen arabera, bi konpainiak 2016an ekingo diote gailu hauek instalatzeari, auzo-erkidego pribatuetan nahiz eraikin publikoetako igogailuen sektorean.

Horrez gain, Iza, mantenimendu-enpresaren eta erabiltzailearen arteko noranzko bikoitzeko kanal bat irekitzeko asmoz lan egiten ari da. Laudioko konpainiak, Big Datako estatistiketan oinarrituta, ekipamendua igogailuko akatsei aurrea hartzeko gauza izan dadila lortu nahi du, akats horiek gertatu baino lehen, ezbeharretan bideo-euskarria ere emanez, alarmak bidaltzeko eta urrutiko mantentze-lanak egiteko aukera eta guzti.

 

Iza Ascensores enpresak 50 urtetik gorako esperientzia du igogailuetarako ekipamenduen muntaketa-lanetan, eta Oboid telefonia adimendunaren inguruneko teknologiak eta aplikazioak oinarri dituzten industria-soluzioetan espezializatutako startup teknologikoa da.

Oboid enpresa 2012an sortu zen UPV/EHUren Arabako Campuseko Agudezia ekintzailetza programaren barruan, eta Android teknologia mugikorren potentziala sektore industrialetara eramatea da bere espezialitatea.

 

+info: http://www.oboid.com eta http://www.izaascensores.es 

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?