Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

15 iraila, 2015
KEIRETSU Forum Euskadi: Urriaren 26an, Donostiako Talent House

Urriaren 26an Donostiako Talent House-k inbertsiogileak eta proiektu interesgarriak elkartuko ditu ‘V KEIRETSU Forum Euskadi’ Finantzaketa Foroan, OTEIC Taldearen eta Donostia Sustapena Sozietatearen laguntzaz antolatutako ekitaldian.


Hitzordu honetarako aztertuta egongo dira bidalitako proiektuak, eta lehen azterketa gainditzen dutenei deituko zaie. Ekintzaileek minutu batzuk izango dituzte Keiretsu-ko taldeari beren proiektua azaltzeko, antolakuntzak adostutako ordutegian. Aurkezpena egiteko euskarri digitala erabiliko da.

Arratsaldez, Foroan aurkeztutako proiektuek aukera izango dute prestakuntza-tailer batean parte hartzeko Keiretsu Spain erakundeko presidentearekin. Tailer horretan azalduko zaie nola handitu inbertsio pribatua jasotzeko aukerak eta nola defendatu proiektua inbertitzaileen aurrean. Prestakuntza-tailer hori Talent House eraikinean egingo da, eta parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da horrelako finantzaketa bilatzen duen proiektu bat edukitzea (Prestakuntzarako izena eman behar da derrigor).

 

Jarduera Sektoreak.
Hauek dira inbertitzaileak erakartzeko sektore interesgarrienak eta Donostia Sustapenak erakundearen laguntza jaso dutenak:
Energia-eraginkortasuna eta Energia berriztagarriak. Osasuna. Elikadura eta bizi-kalitatea. Bio-osasungintza. Ikus-entzunezkoak. Digitala. Komunikazio teknologiak. Industria sortzaileak. Zerbitzuak. Kirol irristakorrak, e.a. Halere, inbertitzaileei, sektore anitzeko ikuspegitik, hazkunde potentzial handiko proiektuak interesatzen zaizkie.

Keiretsu startup-etan inbertitzeko foro bat da, non inbertsiogile talde egonkor batek (dibertsifikazio unitateak, Family Offices, Business Angels, e.a.) aukera baitu kapitalerako finantzaketa behar duten enpresa proiektu berritzaileen (startup-ak) aurkezpenak entzuteko. Foroaren edizioak pribatuak eta konfidentzialak dira eta edizio bakoitzean 5-8 startup inguru aurkezten dira inbertsiogileen aurrean. Proiektu horiek aurretik aukeratzen dira, eta prestakuntza ematen zaie negozio-plana prestatzeko workshop-en eta “Pitching”-ari buruzko tailerren bidez. Aukeratutako startup-ak hazkunde eta errentagarritasun perspektiba handiak dituzten proiektu berritzaileak dira, 500.000 euroraino inbertitzeko prest dauden bazkide berriak behar dituztenak. Keiretsu foroak Euskadin duen Chapter iraunkorrak, besteak beste, ekimenaren bi edizio egingo ditu 2015ean Donostiako egoitzan, eta hala, 5. edizioraino iritsiko da. Aurreko edizioetan 20tik gora startup aurkeztu dira.

 

Proiektuak aurkezteko epea:
irailaren 11tik 30era.
Bidali proiektuak euskadi@keiretsuforum.com helbidera, norbere galdetegiaren arabera.

 

KEIRETSU FORUMi buruz:
Inbertsio pribatuz osatutako nazioarteko sare handiena da. 2000. urtean sortu zen San Frantziskon eta 31 egoitza ditu AEBetan, Europan eta Txinan. 2.000tik gora kide ditu, 200M$ inbertitu dituztenak 250 enpresa baino gehiagotan.
www.keiretsuforum.es

 

OTEIC-i buruz:
1966an sortutako euskal aholkularitza taldea, ibilbide luzea duena enpresen aholkularitzan eta ondareari buruzko aholkularitzan, eta familiak eta inbertsiogileak dira bere bezeroak. Esperientzia zabala du, besteak beste, inbertsio, finantzaketa eta nazioartekotze proiektu estrategikoetan.
www.oteic.com

 

DONOSTIA SUSTAPENA:
Udal sozietate publiko honek hiriaren sustapen eta garapen ekonomiko eta soziala bultzatzea du helburu, berrikuntza, ezagutza sorkuntza eta eraldaketa, sareko lana eta proiektuen kudeaketa oinarri hartuta.
www.fomentosansebastian.org

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?