Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

8 martxoa, 2016
Karten Space startup-ak eta Alcor taldeak nanosateliteak fabrikatuko dituzte

ALCOR talde industrial bat da, eta bere helburua da enpresa teknologikoak sortu eta garatzea aeronautikaren, automozioaren eta teknologia berrien merkatuetan. Jarduera Ekintzailea Babesteko Erakunde arteko Planari jarraiki, konpainiak barnekintzailetzaren aldeko apustua egin du eta Karten Space-en (Ainhoa Cid eta Máximo Calvoren startup-a) bazkide industrial bihurtu da.

 

Alcor Taldeak akordio bat egin du Karten Space-ekin eta, horren bitartez bere industria-bazkide bihurtu da nanosateliteak ekoizteko. Horrela bada, startupa laster BIC Arabara, Arabako Eraberrikuntza-Industrialdera, joango da; Mizar Additive Manufacturing ere leku horretan dago. Gehitze-fabrikazioaz arduratzen den Alcor taldeko beste enpresa bat da.

 

Euskal industria-taldeak Karten Space-eko proiektuan sartzearen alde egin duen apustuari esker, bertako talentua erakartzeaz gain, barneekintzailetzaren adibide argia da; izan ere, garatzeko aukerak dituen startup baten alde egin eta horretan inbertitzen du. Alcor Taldetik jasotako laguntza erabakigarria izan da Karten Space Euskadin finkatzeko aukera hartzeko orduan. Horrez gain, euskal ekintzailetza sistemaren erreminta eta laguntza guztiak eskuratzeko aukera ere izango dute.

 

Ainhoa Cid ingienari gazte gasteiztarra da sortzailea, Máximo Calvo zientzilariarekin batera (Karten Space-ekoa). Lurretik irudiak lortzeko nanosateliteak garatuko dituen proiektu bat da. Proiektu horren arabera, zenbait satelitetako konstelazio bat zabalduko da lurreko azaleratik irudiak eta datuak lortzeko ia-ia zuzenean. Ideiak 2015eko Yuzz Lehiaketaren estatu mailako Lehen Saria lortu zuen, beste 700 proposamenekin lehiatu ostean.

Berrikuntza 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Berrikuntza 22 maiatza, 2020
Elkarrizketa Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucínekin

  Pobretze handiagoaren eta langabeziaren hazkundearen benetako mehatxuaren aurrean,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?