Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

19 ekaina, 2016
Judit Urquijo: “Eduki artatzailea”, etorkizun handiko lanbidea

 

Juditek ingurumen inpaktuko ikasketak egin zituen, eta urtetan aritu zen lanean ingeniaritza arloan, baina merkatuko zailtasunek behartu egin zuten ezagutzak eguneratzera eta bere burua berrasmatzera 2014an. Harrezkero, artikulu espezializatuak argitaratzen ditu hainbat hedabidetan, eta bere ezagutza partekatzen du sare sozialen bitartez; gainera, ingurumen arloko bere komunikazio proiektua kudeatzen du, eta ingurumenarekin nahiz eko-berrikuntzarekin lotutako “edukiak artatzen” ditu. Horrekin batera, Greenapps&web sortu du, ingurumenarekin lotutako web aplikazioen eta aplikazio mugikorren direktorioa. Web orri horretan tokia egin die halaber gauzen interneti, sentsoreei eta big data-ri, I+G+B eta enplegu sorkuntza bultzatzeko xedez.  

 

“El hombre y la Tierra” telebistako programaren doinuarekin hazi zinen, Félix Rodríguez de la Fuenteren eskutik deskubritu zenuen planeta, eta ozeanoak ezagutu zenituen “Calypso” ontzian, Jacques Cousteau-ri jarraituz…

Hala da, bai. XX. mendearen 80ko hamarkadan hazi garen askok buruan grabatuta daukagu “El hombre y la Tierra” programaren doinua, eta sarri kantatu izan dugu ahopean. Edo itsasoaren sakoneraino murgildu gara Cousteau-rekin, baleen atzetik edo itsas lehoiekin jolasean. Horri gehitzen badizkiogu faunari edo itsasoko sekretuei buruzko liburu batzuk (faszikuluka osatutako bildumak) eta zientzia eta teknologiari buruzko aldizkariak, baldintza paregabeak ditugu pertsona bat lanbide tekniko batera bideratzeko.

 

 

Ingurumeneko gai askori buruzko prestakuntza jaso duzu.

Nahiko argi neukan nondik nora eraman nahi nuen nire prestakuntza akademikoa, naturarekin edo zientziarekin lotutako zerbait egin nahi nuen. Horregatik, ingurumen kudeaketa ikasi nuen Bilboko zentro pribatu batean, orduan espezialitatea ez baitzegoen guztiz garatuta, eta, are gutxiago ingurumen zientzien karrera. Nire prestakuntzaren zati bat enpresa mundura bideratuta zegoenez, ikasketak amaitutakoan, laneko arriskuen prebentziorako ikastaro bat egin nuen, ezagutzak osatzeko eta lan merkatuan aukera gehiago izateko. Dena den, ez dut ia batere lanik egin eremu horretan, nire esperientzia profesionalaren zati handiena beste arlo batean garatu dudalako, hots, ingurumen ingeniaritzan, ingurumen inpaktuari buruzko azterketetan edo ingurumen azterlan eta txostenetarako kartografia tematikoetan.

 

 

Duela pare bat urte erabaki zenuen ikasten jarraitzea eta sare sozialetan sakontzea

Hasieran, halako maitasun-gorroto harreman bat izan nuen sare sozialekin. Luzaroan ez nituen erabili nahi izan, baina, egun batean, beren sarean erori nintzen, San Pablorenaren antzeko konbertsioa jasan nuen. Onlineko ikastaroek jakin-mina piztu zidaten, eta 2014an, krisiaren erdian lanik gabe gelditu nintzenean, erabaki nuen bazela garaia neure burua berrasmatzeko. Orduan hasi nintzen garapen profesionaleko bide berriak aztertzen, hori bai, ingurumen sektorea baztertu gabe.

Sare sozialei buruzko prestakuntzarekin jarraitu nuen UNEDen eta zenbait hitzaldi eta jardunaldi presentzialetara joan nintzen. Hain zuzen, haietako batean hizlariak esan zuen edukiak artatzea etorkizun handiko lanbidea zela. Deigarria iruditu zitzaidan artatzearen kontu hori, eta zer zen aztertzen hasi nintzen. Gustatu zitzaidan, gai horri buruzko ikastaro bat egin nuen UOCen, eta pentsatzen hasi nintzen zein zerbitzu berri eskain nitzakeen, betiere, ingurumen sektoretik. Alfonso Alcántarak, enpresa arloko coachingeko profesional ezagunenetako batek, dioen bezala, “asko dira beren burua berrasmatzen duten baina lanerako aukeratu duten sektorea ezagutzen ez duten profesionalak. Lan merkatuko segmentu desberdinetan espezializatuta egoteak nolabaiteko enpatia berezi bat sortzen du, argi baitago erosoago zaudela sektorea ezagutzen duen norbaitekin”.

 

 

Eta edukiak artatzetik, planeta sendatzera: horrela sortu zen Greenapps&webs

Greenapps&web UOCen ikastaroa egiten ari nintzenean sortu zen, neguko arratsalde batean, negozio handien jatorrian egon ohi den mistizismo horretatik oso urrun. Herabeki hasi zen, ScoopIt izeneko doako plataforma batean, eta duela urtebetetik domeinu eta web propio batetik garatzen jarraitzen du.

Hori bai, ezin dizut esan plataforma horren bidez gai izango ote garen planeta sendatzeko.

 

 

Ingurumen arloko aplikazioei eta aplikazio mugikorrei buruz idazten hasi zinen

Konparazio bat egin beharko banu Greenapps&web deskribatzeko, aipatuko nuke behin esan zidatena, hau da, Interneteko Mashable albiste-blog ezagunaren antzekoa dela, baina nire kasuan ingurumen arloko teknologia mugikorrera bideratuta eta bi adibideen arteko distantzia siderala alde batera utzita, jakina.

Greenapps&web proiektuaren hasierako helburua zen ezagutzera ematea ingurune naturala hobeto ezagutzen eta portaera sostengarriagoa garatzen laguntzen duten aplikazio mugikorrak, eta baita ere aplikazio berriak inspiratzea eta garatzaileei aukera ematea beren produktuen publizitatea egiteko. Dena den, beste gai batzuei buruz hizketan ere hasi naiz pixkanaka, hala nola gauzen internet edo sentsoreak, eta ingurumenean izan ditzaketen aplikazioak. Aplikazio mugikorrak -zeintzuk pertsonalki probatzen baititut-, ez diren dispositiboei buruz idazteko oinarritzat hartzen ditut beste argitalpen batzuk, demostrazio bideoak edo iritziak, gehienak ezin baititut neronek probatu.

 

 

Euskal ekintzaile peto-petoa zarenez, prest egongo zara kolaborazio aktiborako, dela beste ekintzaile batzuekin, dela enpresekin edo erakunde eta instituzioekin…

Jakina. Saiatzen naiz teknologia eta ekintzailetza arloko ekitaldietara joaten, esperientzia partekatzeko, proiektua ezagutzera emateko eta, bide horretatik, sinergiak sortzeko. Sekula ez da jakiten non sor daitekeen kolaborazio interesgarriren bat. Dena den, faltan botatzen dut erakunde eta instituzioen inplikazioa handiagoa; komeniko litzateke, beste herrialde batzuetan egiten duten bezala, “hackatoiak” edo ideia lehiaketak antolatzea, adibidez, ezkutuko talentua deskubritzeko eta hiriak sostengarriago egingo lituzketen edo ingurumen alderdiak hobeto azalduko lituzketen konponbide irudimentsuak bilatzeko. Baina ez dut itxaropena galdu, egingo ditugu horrelako ekimenak hemen ere.

 

 

Harkaitz Eguiraunek, gure Unibertsitate Publikoko ikerlari batek, berriki frogatu du arrainak erabil daitezkeela elementu kutsagarriak detektatzeko sentsore biologiko gisa…

Ez neukan aurrerapen horren berri, baina oso interesgarria iruditzen zait. Dispositibo teknologikoz inguratzen bagara ere, ezin dugu ahaztu asko daukagula ikasteko naturatik. Dena dela, Harkaitz Eguiraunen ikerketa beste bide batetik doa, ez du zerikusirik nik garatzen dudanarekin. Arrainak sentsore biologiko gisa erabiltzea interesgarria izan liteke kontrol eta administrazio erakundeek ur ekosistemen osasunari buruzko jarraipena egiteko. Nik, aldiz, ingurumenean espezializatutako eduki artatzailea eta sare sozialetako profesionala naizen aldetik, komunikazio arloa lantzen dut gehiago; tresnak eta ezagutzak ematen dizkiot jendeari bizitza sostengarriagoa bizi dezaten.

 

 

Beharbada 2030eko agenda izango da gure gizarteak eskuartean duen erronka handiena. Uste duzu oraingoan serioski hartuko ditugula garapen sostengarrirako 17 helburuak?

Ez dut uste. Gehienentzat garapen sostengarriarekiko konpromisoak harreman proportzionala du hori lortzeko egin beharreko ahalegin ekonomikoarekin. Horregatik, gaur egun pentsaezina iruditzen zait hemendik 15 urtera 17 helburu horiek lortzea, desberdintasun gero eta handiagoak dituen mundu honetan. Horrek ez du esan nahi, ordea, saiatu behar ez dugunik. Behingoagatik, ondo legoke denok ados jartzea eta etorkizuneko belaunaldiei planeta duin bat uzteko neurriak hartzea, arazo mordoa utzi beharrean eurek konpondu ditzaten.

 

Info +: www.greenappsandweb.com

Berrikuntza 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Berrikuntza 22 maiatza, 2020
Elkarrizketa Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucínekin

  Pobretze handiagoaren eta langabeziaren hazkundearen benetako mehatxuaren aurrean,...Leer más

Berrikuntza 20 maiatza, 2020
Elhuyar-ek bere itzultzaile automatikoa berritu du weberako eta sakelakorako hobekuntzekin

  Elhuyar-en zerbitzuak 6 hizkuntzatako testuak itzultzen ditu formatu desberdinetako irudi...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?