Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

14 urtarrila, 2013
Izen-emate maila bikaina Euskadi Emprendek antolatutako ekintzailetza tailerretan

– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak SPRIren bitartez antolatutako ekimen bat da.

– 300 lagun inguruk eman dute izena biharko “Saltzen ikasi” ikastaroan, nahiz eta gehienez ere 160 plaza dauden.

Euskadi Emprende zerbitzuak “Saltzen ikasi” izeneko ekintzaileentzako laugarren tailer praktikoa antolatu du bihar, urtarrilak 15ean. Gehienez 160 plaza badaude ere, 300 lagun inguruk eman dute izena. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, ikastaroa SPRIren bidez antolatzen duen Sailak, beste kokaleku bat aurkitu behar izan du EHUk Abandoibarran duen eraikinean, “Zure negozioarentzako 10 ikastaro praktikoa” ekimena egiten den tokian.

Biharko ikastaroa Silvia Mazzolli italiarrak emango du eta zenbait arlo praktiko aztertuko ditu negozioen salmentak handitzeko eta bezeroen ase-betetzea hobetzeko. Tailerrak iraungo dituen laurogeita hamar minutuetan zehar, hainbat gai jorratuko dira: orientazio estrategia eta bezeroaren arreta zerbitzua, salmenta prozesua, salmentaren faseak, aktiboki entzuteko teknikak, merkataritzako argudiaketa, produktuaren aurkezpen eraginkorra, oztopoak eta tratamendua, salmenta ixtea eta salmenta ondorengo jarraipena.

Horretarako, oso metodologia praktikoa erabiliko da; adibideak nahiz simulazioak erabiliko dira eta parte-hartzea aktiboki sustatuko da. Gainera, ikastaroen osteko onlineko tutoretza bat egongo da Euskadi Emprenderen linkedin kanalean http://www.linkedin.com/in/euskadiemprende), zalantza bat bera ere gera ez dadin argitu gabe, eta zuzenean emitituko dira streaming bidez http://www.livestream.com/euskadiemprende.

“Zure negozioarentzako 10 ikastaro praktikoa”

Ekintzailetzako hamar adituk negozioak abiarazteko edo hobetzeko ezinbesteko gaiei buruzko hamar ikastaro praktiko emango dituzte -hilean bat edo bi- Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak kudeatzen duen “Euskadi Emprende” markaren bitartez, zeina Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ekimen bat baita, SPRI Taldeak koordinatzen duena.

Euskadi Emprende

ren helburua da ekintzaileei tailer horietan parte hartzen laguntzea eta horregatik leku kopuru mugatua egongo da. Tailerrak martxoan amaituko dira eta www.euskadiemprende.net webgunearen bidez jarraitu ahalko dira.

Ekintzaileentzako adituen tailer hauek Emprende Foroaren azken bi edizioetan parte hartu duten ekintzaileen ekarpenetatik sortu dira, beraz, ekimen hau urte osoan antolatu beharko litzateke, tailerrak batez ere praktikoak izan behar lirateke eta ekintzailetzako adituek emanak. Horrela beraz, ekintzaileen eskaerari erantzunez, Ekintzailetzako Euskal Zerbitzuak sektoreko liderra (gaztelaniaz) den “Emprendedores” argitalpeneko aditu talde bat aukeratu du.

Javier Calleja, CEO Solaris
Berrikuntza 3 uztaila, 2020
“Azken hilabetetako egoerak emisiorik gabeko mugikortasunerako trantsizio are azkarrago batera bultzatu beharko gintuzke”

Mugikortasun iraunkorra da haien ikur aipagarrienetakoa. Jesus Calleja Solaris Bus &...Leer más

Irailean bezeroarentzako arreta zenbakia doan izatera pasatuko da: 900 92 93 93

Datorren irailaren 1etik aurrera SPRIko bezeroaren arretarako telefonoa doakoa izango da eta 900 92...Leer más

EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europa osoko enpresarik berritzaileenak aukeratzen ditu

  EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europan berrikuntza eta I+G bultzatzen duen tresna...Leer más

Berrikuntza 2 uztaila, 2020
SmartCompo, azpi-produktu organikoak balioan jartzen dituen teknologia berritzailea

  Enpresa gipuzkoarrak 2020ko Europako Ingurumen Sarietako bat irabazi...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?