Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

1 iraila, 2015
INTERGUNE + : Jakiteko zure negozioak arrakasta izan dezakeen atzerrian

UP Euskadi webean argitaratutako beste artikulu batean aipatu genuen helburuak desberdinak izango direla negozioak merkatuari buruz duen ezagutzaren edo ezarpen mailaren arabera.

– “Merkatu prospekzioak” egingo dira, baldin eta bidaiaren interes nagusia bada jomugako pentsaera eta lan egiteko modua hobeto ezagutzea edo etorkizuneko lan-estrategiak definitzeko informazioa biltzea.

– “Atzerriko proiekzioa” egiten ari garela esango dugu, baldin eta salmentarako aukerak identifikatu eta kolaborazioak lortu ondoren gure negozioak merkatuan duen ezarpen maila sakondu nahi badugu.

– “Esportazioa” deituko diogu gure produktu eta zerbitzuak jada operatzen duten merkatu batean egonkor merkaturatzeari.

– Eta azkenik negozio bat “nazioartekotzea” da enpresa hori fisikoki beste herrialde batean ezartzea giza baliabideekin, baliabide teknikoekin, bulegoarekin, biltegiarekin, produkzio fabrikarekin…

 

Dena dela, eta gaur egun zure ideiek eta talentuak muga gutxiago dituztelako, agian komeniko litzateke jakitea epe ertain eta luzera zein aukera dituen zure negozioak arrakasta izateko bere ohiko ekintza-esparrutik kanpo, eta horretarako, oso garrantzitsua da analisi serio bat egitea, zeinaren bidez gogoeta bat eta plangintza bat egingo baitituzu ezagutzeko zein urrats egin behar dituzun esparru lokalean garatzen duzun negozioa arriskuan egon ez dadin atzerrira irteten zarenean.

 

Eszenaratze hori behar bezala ebaluatzeko, Kanpo Potentzialaren Diagnostikoa egin behar da. Analisi honek esperientzia gabeko negozioei laguntzen die gogoeta prozesu azkar bat egiten, gogoeta horren bidez jakin dezaten zein den beren abiapuntua, atzerriko merkatuei buruz duten ezagutza maila eta nazioartekotzearekiko duten konpromiso maila; gainera, kanporatze prozesuaren faseei buruzko ikuspegi orientagarri bat lortuko dute eta beren helburuak abiatzeko edo sendotzeko ibilbide orri bat definituko dute.

 

Kanporatze potentziala kanpo faktoreen menpe dago (sektorearen eta merkatuen egoera, produktuaren edo zerbitzuaren ezaugarriak, e.a.), baina baita ere barne faktoreen menpe (negozioaren antolakuntza ezaugarriak, giza lantaldea eta zuzendaritza taldea). Gainera, bi ardatzek osasuntsu eta ongi orekatuta egon behar dute.

 

INTERGUNE 2015

Azaroaren 23an eta 24an euskal enpresek beren esku izango dituzte Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen atzerriko bulegoen bitartez eskaintzen dituen zerbitzu guztiak, bulego horietako ordezkari eta arduradunek bilera pertsonalak egingo dituztelako hala eskatzen duten enpresariekin.

 

Intergune ekitaldia BECen egingo da eta, SPRIko kanpo sareko ordezkariek enpresekin dituzten hitzorduez gain, egitarau zabala antolatuko da bi egunetarako: gaika, eremu goegrafikoka edo herrialdeka sailkatutako hitzaldiak, hitzaldi instituzionalak, enpresen hitzaldiak, e.a.

 

+info: www.spri.eus

 

Berrikuntza 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Berrikuntza 22 maiatza, 2020
Elkarrizketa Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucínekin

  Pobretze handiagoaren eta langabeziaren hazkundearen benetako mehatxuaren aurrean,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?