Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

17 azaroa, 2015
“Ingurune biosanitarioko ekintzaileentzat espezializatutako prestakuntza programa”

 

Haien proiektuak garatzen dituzten ekintzaileek, edo erakunde akademikoen, zentro teknologikoen, ikerketa-zentroen edo jada sortu diren enpresen ondoriozko ikerketetan oinarritutako proiektuak garatzen dituzten ekintzaileek, askotan, oinarri zientifiko eta teknologiko handia dute, baina osasun-merkatuaren beharrekiko lotura ez da beti ondo bideratua egoten lehen garapen faseetan.

 

Lana merkatutik urrun egin dutenek, hala nola ekintzaile teknologo hauek, ez dute erraz hautematen osasunaren arlora zuzentzen den produktu edo zerbitzu baten zehaztapena; ez dituzte osasun-industriaren prozesuak ezagutzen, edo jardun kliniko intentsiboaz kanpo izan dira.

 

Hori dela eta, behar-beharrezkotzat jo da ekintzaileei zuzendutako prestakuntza-prozesu bat abian jartzea. Prestakuntza-prozesu horretan, oinarri teknologikoko enpresa berriak abiarazteari buruzko oinarrizko prestakuntza eskaintzeaz harantzago, osasunaren sektorearen errealitatean oinarritu beharko da, estali gabeko osasun-beharrak ebatzi nahi dituzten enpresen berezitasunak eta erronkak ulertzen laguntzeko –erregulazio-onarpenak, saiakuntza klinikoak, barreiadura ingurune zientifikoetan eta beste asko–.

 

Horrenbestez, prestakuntza-programa teorikoa eta praktikoa diseinatu da, azaroan eta abenduan garatuko dena; lehen ekitaldi honetako 20 ikasle parte-hartzaileek haien proiektuak edo negozioideiak garatuko dituzte gai baten inguruko sei saiotan (teknologiaren harrera, produktuaren zehaztapena, jabetza intelektualaren babesa, produktuaren garapena erregulazio-esparru batean, osasun-produktuen marketina, enpresa biosanitarioen kapital-irteera eta finantziazioa); eta inbertitzaileen foro batekin emango saio amaiera.

 

Saioak lehen mailako adituek gidatuko dituzte, hala nola Miguel Mulet-ek, Fermín Goytisolok, Marisol Quinterok, Xavier Luriak, Javier Garcíak, Juan Sebastián Ruizek eta Julia Salaverríak. Prestakuntza-programan, halaber, merkatu biosanitarioan lehiatzeko erronka horiek guztiak gainditu behar izan dituzten euskal enpresen kasu praktikoak ere aztertuko dira (Grupo Egile, Histocell, Progenika edo Kiro Robotics).

 

Informazioa: www.bicberrilan.com

 

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?