Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

4 uztaila, 2013
Industria-guneak kudeatzeko bere lankidetza publiko-pribatuko eredua aurkeztu du SPRI Taldeak Valentziako Garapen Agentzien XIII. Foroan

Ikuspegi berriak erronka berrientzat” izeneko hitzaldiarekin Jose Miguel Artazak, SPRILUReko zuzendariak, gaur azaldu du Ekonomiaren Garapen eta Leihakortasun Sailak gai honetan duen politika.

SPRI Taldeak Valentzian adierazi du gaur sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza dela enpresa-guneak eta industrialdeak lehiakorki kudeatzeko eta espazio horietan kokatutako enpresak lehiakorrago bihurtzeko irtenbide bakarra. Garapen Agentzien Foroaren barruan, SPRILUReko zuzendariak, Jose Miguel Artaza jaunak, kudeaketako euskal ereduaren berri eman du, eta esan du eredu horren ardatza dela “sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza leial eta eraikikorra, irudimenez betea, eta tresna berriak diseinatzea enpresen beharrizanei egokitutako espazio kudeaketa bat ezarri ahal izateko”.

Artaza jaunarekin batera, topaketa horretara azaldu da baita ere SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alexander Arriola jauna, Elkartearen Batzar Orokorrean parte hartzeko. Artaza jaunak bere iritzia azaldu du Espainiako enpresa-gune eta industrialde batzuek izan dezaketen zaharkitzeari buruz. Hain zuzen esan du faktore horrek oztopatu egiten duela toki horietan kokatutako enpresen leihakortasuna eta erakargarritasuna kentzen diela gune horiei enpresa proiektu berriak erakartzeko.

Jarduera ekonomikoen kokagune diren eta espazio bizi bezala kalifikatzen dituen gune horien kudeaketari beste ikuspegi bat emateko, SPRILURek proposatzen du Eskualdeko Garapen Agentziek (EGA) elkarrekin truka ditzatela beren esperientziak eta jarduera onak identifika ditzatela, erronka berriei aurre egiteko moduko ikuspegi berriak sortzeko.

Bere hitzaldian azpimarratu du zeinen paper garrantzitsua jokatzen duten EGAek erronka horiei erantzuteko eta kudeaketa eraginkorragoa bermatzeko. Izan ere euren ardura da espazio horietan gauzatzen den lankidetza publiko-pribatua egituratzea, batez ere bizi dugun bezalako krisi egoera batean, zeinetan bigarren mailan geratzen hasi baitira enpresa-gune eta industrialdeak sustatzeko politika aktiboak.

Gaur egun antzematen den ekimen eskasia eta espazio horien kudeaketaren moteldura ikusita, Artaza jaunak uste du eskaerarik eza, krediturik eza eta prezioa direla espazio horien eboluzioan eragin handiena duten faktoreak eta egungo egoerara ekarri gaituztenak.

Bere azalpenean errepaso bat eman dio espazio berrien finantzaketa ereduari edo lehendik daudenen eraberritzeari, eta azpimarratu du lan hori ezingo dela egin lurzoruaren birsailkapenetik ateratako mozkinekin, orain arte egin den bezala. Baita ere uste du ez dagoela zertan kokatu beti jarduera ekonomikoa hirietako periferian, ez dela sostengarria eta, gainera, zentzugabekeria bat dela ingurune-inpaktu gutxiko enpresa txiki mordo bat lekuz aldatzea, horrek berekin dakarrelako hiri-inguruneetako lan espazioak galtzea eta ingurune horien tertziarizazioa.

Javier Calleja, CEO Solaris
Berrikuntza 3 uztaila, 2020
“Azken hilabetetako egoerak emisiorik gabeko mugikortasunerako trantsizio are azkarrago batera bultzatu beharko gintuzke”

Mugikortasun iraunkorra da haien ikur aipagarrienetakoa. Jesus Calleja Solaris Bus &...Leer más

Irailean bezeroarentzako arreta zenbakia doan izatera pasatuko da: 900 92 93 93

Datorren irailaren 1etik aurrera SPRIko bezeroaren arretarako telefonoa doakoa izango da eta 900 92...Leer más

EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europa osoko enpresarik berritzaileenak aukeratzen ditu

  EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europan berrikuntza eta I+G bultzatzen duen tresna...Leer más

Berrikuntza 2 uztaila, 2020
SmartCompo, azpi-produktu organikoak balioan jartzen dituen teknologia berritzailea

  Enpresa gipuzkoarrak 2020ko Europako Ingurumen Sarietako bat irabazi...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?