Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 Azaroa, 2021 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Industriaren Euskal Plataformaren bozgorailua
IndeusBerriren bannerra

Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuaren 5.edizioaren berri jaso dugu aste honetan IndeusBerri espazioan. Enpresa Digitalaren eskutik LinkedIni buruzko ikastaroa, euskaraz, eta Spriren Zuzendari Nagusia solaskide izan zen Covid19aren osteko lan-eredu berriaren inguruko solasaldia ere bildu ditugu.

Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresua 29an eta 30ean egingo da Bilbon MZT Kongresuko glosario terminologikoaren aurkezpena da aurtengo edizioaren nobedaderik nabarmenena. Bilboko EHUren Bizkaia Aretoak hartuko du Materialean Zientzia eta Teknologia Kongresua, oraingo honetan Tecnaliak eta Euskampus fundazioak antolatua.
Ikastaroa euskaraz: LinkedIn, marka ingurune digitalean lantzen Enpresa Digitalak ikastaro berri bat dakarkigu euskaraz, LinkedIni buruzkoa oraingo honetan. Ikuspuntu korporatibo batetik, marka pertsonalaren eta enpresa markaren lanketa nola egiten den irakatsiko da ikastaroan zehar: Kronogramak nola landu, edukia nola banatu, marka enbaxadoreak nola kudeatu...
COVID-19aren osteko lan eredu berriari buruzko solasaldia ikusgai Bai Euskarari Elkarteak antolatutako "Elkarrengandik ikasiz" solasaldi-sortaren barruan COVID19aren osteko lan ereduari buruzko gogoetan hartu zuen parte Aitor Urzelai, SPRIren zuzendari nagusiak. Solasaldia dagoeneko ikusgai dago sarean.

Lotutako albisteak

12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
15 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Korrika GDANSK 14 Marzo, 2024 Euskara industrian
Spri Taldeak KORRIKA egingo du hemen eta AEBn, Polonian, Txekian, Alemanian, Indian, Japonian, Korean eta Brasilen
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak