Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 maiatza, 2022 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaurko gaiak: EGA MASTER Indeus Elkarrizketak solasaldian, ORAI adimen artifizialeko langune berria, LANHITZ 2022ko deialdia, EUSKARA LANGAI, Zibersegurtasun gomendio bat eta SPRI Hiztegiaren hitz berri bat.
Indeusberri_maiatzeko bannerra

EGA MASTEReko Aner Garmendiarekin izan dugu aste honetako Indeus Elkarrizketa eta berau da loraileko azken IndeusBerriren berri nagusia. Honekin batera LANHITZ erakunde pribatuetan euskara sustatzeko laguntza programaren deialdiaren aurkezpenari, Elhuyarrek garatutako ORAI adimen artifizialeko langune berriari eta EUSKARA LANGAI jardunaldiaren balantzeari ere tokia egin diegu gaurko argitalpenean. Amaitzeko, Zibersegurtasunaren inguruko gomendioa eta Industria Berriaren SPRI Hiztegiaren hitz berri bat: Hiri adimenduna.

LANHITZ dirulaguntza deialdi berriaren aurkezpena, ekainaren 2an. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore pribatuan dauden lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko laguntza programa da LANHITZ, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatzen duena. 2022ko deialdiak berrikuntzak dituenez, hauek aurkezteko onlineko saioa egingo da ekainaren 2an, 10:00etan.
Orai adimen artifizialeko langune berria garatu eta aurkeztu du Elhuyarrek. Elhuyarrek Orai NLP Teknologiak adimen artifizialeko langune berria aurkeztu du. Lengoaia naturalaren prozesamenduko goi-mailako ikerketan eta soluzio teknologiko adimendunetan espezializatuko langunea da. Enpresa eta erakundeei goi-mailako ikerketa eta soluzio teknologiko adimendunak eskainiko dizkie.
EGA MASTER Indeus Elkarrizketak solasaldian. Aner Garmendia, EGA MASTEReko zuzendari nagusiak enpresaren egoitzan hartu gaitu, Gasteizen. 1990.urtean sortu zen konpainiak esku-erremintak egin eta gaur egun munduko 150 herrialde ingurura esportatzen ditu. Enpresa bertatik bertara ezagutzeko aukerarekin batera, hizkuntzen kudeaketaz ere hitz egin dugu Aner Garmendiarekin, euskara, talentua eta lehiakortasuna lotuz.
Informazio engainagarria detektatzeko BCSCren gomendioak. Albiste faltsuak eta zurrumurruak betidanik izan dira, baina Internet iristean hedapen-kanal berriak aurkitu zituzten erasotzaileek. Joera hori are handiagoa da hauteskunde-garaian edo krisi globalak daudenean, hala nola pandemia eta Ukrainaren inbasioa gaur egun. Ezjakintasunari zenbait eragile eta enpresaren interes politiko eta ekonomikoak gehitu behar zaizkio, profesionalki kontrako alderdiari kalte egiteko eta etekinak lortzeko erabiltzen direnak.
Arlo sozioekonomikoan euskarak duen balioa nabarmendu dute Nafarroako “Euskara Langai” jardunaldian. "Euskara txertatzeko lanean ari direnei bultzada eman eta hasi nahi dutenentzat erakusleihoa" izateko asmoz, Euskara Langai jardunaldia egin zen maiatzaren 24an Iruñean, Baluarten. Hainbat enpresa eta entitateren praktika onak izan zituzten hizpide jardunaldian, bai Nafarroakoak, baita lurraldetik kanpokoak ere, besteak beste INDEUS, Industriaren Euskal Plataforma.
“Hiri adimendun” Industria Berriaren SPRI Hiztegian. Datuak biltzeko hainbat sentsore elektroniko erabiltzen dituen hiri-eremua, baliabideak eraginkortasunez kudeatzeko behar den informazioa eskaintzen duena. Iraunkortasunean oinarritutako hiri-garapen mota bat da, eta erakunde, enpresa eta biztanleen oinarrizko beharrei egoki erantzuteko gai da, bai arlo ekonomikoan, bai alderdi operatibo, sozial eta ingurumenekoetan. SPRI Hiztegiko kontzeptu berri bat astero.

Lotutako albisteak

22 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
15 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Korrika GDANSK 14 Marzo, 2024 Euskara industrian
Spri Taldeak KORRIKA egingo du hemen eta AEBn, Polonian, Txekian, Alemanian, Indian, Japonian, Korean eta Brasilen
Irakurri gehiago
8 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak