Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 6 Azaroa, 2018 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

I+Med-ek negozioa dibertsifikatu eta kosmezeutikako enpresa bat bultzatu du

Azido hialuronikoaren propietateak baliatzen ditu Arabako spin off horrek, eta serie mugatuko egile-kosmetika sustatzen
Jone Rentería eta Raúl Pérez, Sibari Republiceko zuzendari zientifikoa.

 

Azido hialuronikoaren propietateak baliatzen ditu Arabako spin off horrek, eta serie mugatuko egile-kosmetika sustatzen

 

Unikare BioScience I+Meden barne-gogoeta baten emaitza da. Erreferentziako enpresa da I+Med sektore biosanitarioan, eta esperientzia eta potentziala ditu azido hialuronikoaren aplikazioei dagokienez. Orain arte, alor farmazeutikoan garatu ditu bere produktu guztiak, baina duela hilabete batzuk negozioa dibertsifikatu eta kosmetikari ere ekin dio: egile spin off bat sortu du, sektoreko multinazional handiekin lehiatzeko. Arabako Teknologia Parkean du egoitza kooperatiba berezi horrek, zeinaren gorabehera nagusiak azalduko baitizkigu bazkide sortzaileetako batek, Manu Muñozek.

 

Zer testuingurutan sortu zen enpresa?

Sei bat urte generamatzan azido hialuronikoa erabiltzen sektore farmazeutikoan, zenbait ikerketa egiten, haren egitura nola landu ikasten…, baita aldatzen ere. Ikerketa-lerro horietako batean bururatu zitzaigun “kosmezeutikaren” alorrerako  lan-ildo bat sortzea. Aspaldikoa da hitz hori eta, gure kasuan, hau adierazten du: farmaziako sektorean metatu dugun ezagutza, kosmetikaren arloan aplikatua.

 

Sektoreko multinazionalekin lehiatu nahi duzue, baina enpresa txikia zarete… Zein da zuen balio bereizgarria?

Ikerketa-enpresa txikia gara, bai, baina gogotsu dihardugu I+Gan. Hogeita zazpi lagun ditu taldeak, gehienak egile-kosmetika sustatzen duten ikertzaileak eta zientzialariak; teknologia, berriz, oso zehatza da, eta izugarri zaintzen eta kontrolatzen dugu gure ekoizpena: serie mugatuak eta txikiak plazaratzen ditugu. Adibide bat ipintzearren, erreserbako egile-ardoen antzekoak egiten ditugu: luzaro jorratzen dugu produktua, eta kantitate txikitan merkaturatzen.

 

Zenbateraino dira mugatuak serie horiek?

Madrilen eta Bartzelonan aurkeztu berria dugun lehen produktua azido hialuronikozko serum bat da, pisu molekular handikoa eta txikikoa. 2018an, 2.500 bat ale ekoitziko ditugu.  Nahikoa deritzogu kantitate horri produktuaren kalitatea bermatzeko.

 

Zein da horrelako produktu bat merkaturatzeko prozesua?

Sibari Republic marka sortzea eta plazaratzea erabaki genuen, enpresa barruan eginak baikenituen produktuaren zenbait eraginkortasun-test, oso emaitza onak ekarri zizkigutenak. Baina gure sektore honetan hori ez da nahikoa izaten; horregatik, emaitzak are gehiago bermatzeko, kanpoko laborategi batean ere egin genituen zenbait kontrol eta saiakuntza. Emaitzak? Etxe barruko berak.

 

Sibari Republic…

Italian dagoen Sibaris greziar koloniatik hartu genuen izena. Hortik dator, hain zuzen ere, “sibarita” hitza. Kosmetikaren alorreko azken teknologia tradizioarekin eta gauzak ondo egitearekin uztartzea zen gure asmoa marka hori sortzean.

 

Marketinak horrenbesteko eragina duen zuen sektore horretan, eskaintzen al duzue, egiazki, zuen produktuak arrakasta bidean jartzen duen faktoreren bat?

Bai. Gure produktua 28 egunez erabilita, % 40-50 inguru murrizten dira aurpegiko zimurrak, bai kantitatea bai azalera.

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sirope: “Brandingaren garrantzia bereganatu ez duten enpresak desabantaila-posizio batetik abiatzen dira”
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Altzairu herdoilgarria da Didheyaren etxebizitzetarako eta garraio publikorako osagarrien balio bereizgarria
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 Berrikuntza
Kupsak hogei bat herrialdetara saltzen ditu modu erregularrean bere berniz eta pintura industrialak
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak