Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

18 maiatza, 2017
Imagine Food Tech ekimenak elikaduraren etorkizuna diseinatu du

Imagine Creativity Center eta Basque Culinary Center erakundeek bultzatu dute proiektua.

10 eguneko ibilbidearen ondoren, parte-hartzaileek 3 prototipo aurkeztu dituzte.

 

Imagine Food Tech BCC ekimenak –Imagine Creativity Center eta Basque Culinary Center erakundeek elkarrekin bultzatua- helburutzat dauka erantzuna ematea elikadura industriako erronkei, hala nola, sostengarritasunari, osasunari edota ohitura berriei. Hala, diziplina anitzeko hiru taldek 10 eguneko ibilbide bat egin dute, elkarrekin uztartuz adituekin eginiko lansaio trinkoak eta proiektu inspiratzaileak ezagutzeko eginiko bisitak.

 

Ibilbidea maiatzaren 3an hasi zen Bartzelonan eta hilaren 12an amaitu zen Donostiako Demo Day ekitaldiarekin. Hiru lantaldeek beren prototipoak aurkeztu zituzten, erantzuna emanez enpresa eta antolakunde sustatzaileek aurkeztutako erronkei. Lehen edizio honetan, Generalitat de Cataluña – Aguas de Barcelona, Danone eta Food Republic izan dira erakunde horiek.

 

Lantaldeetako batek La Finestra ekimena diseinatu zuen, tokiko ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko konexioa ahalbidetzeko. La Finestra algoritmo propioa duen plataforma bat da, eta algoritmo horri esker erabiltzaileen eskaerak konektatzen ditu, berdintasunez banatzeko inguruko nekazarien artean. Horrelaxe konpondu dute ekoizle txiki askok izan ohi duten arazoa, oso zaila egiten baitzaie beren uztak banatzea, nahiz eta tokiko eta kalitatezko produktu freskoen eskaera gero eta handiagoa den.

 

Food Adore da Imagine Food Tech ekimenaren lehen edizio honetan garatutako beste proiektu bat. Food Adore espazio bat da, startupek sortutako elikagai berriak hautatzeko eta haien berri emateko. Sistema horren bidez, kontsumitzaileek produktuak hautatzen dituzte. Boto gehien dituztenak Innovation Corner batean merkaturatzen dira, adibidez, supermerkatu baten barruko online edo offline espazio batean, produktu berri horiei erakusleiho bat eskainiz. Horri esker, startupek aukera dute beren berrikuntzak erakusteko eta banaketa-enpresek posible dute kontsumitzaileek dagoeneko baliozkotu dituzten produktu berriak sartzea.

 

Azkenik, Demo Day ekitaldian orobat aurkeztu zen ULoop prototipoa, iturriko ura garbitzeko eta erabiltzaileen kontsumo ohiturak monitorizatzeko dispositibo txiki bat. Sistemak, USB memoria baten tamainakoak, argi ultramorea eta hainbat sentsore ditu. Nahi izanez gero, sistema horren bidez urari zaporea eman dakioke kapsula txikiak erabiliz. Proiektuaren helburua da botiletako ura kontsumitzea baino alternatiba sostengarriago bat eskaintzea. Hiru prototipoak aurkeztu ondoren, Imagine Food Tech ekimena sustatu duten erakundeek proposamenak garatuko dituzte.

 

Imagine Creativity Center 2011n sortu zen San Frantzisko hirian, Xavier Verdaguer ekintzaileak bultzaturik. Hainbat edizio egiten ditu urtero mundu osoan, produktu eta zerbitzu berriak sortzeko, prototipatze prozesu trinkoen eta diziplina anitzeko taldeen bidez eta Lombard metodologia propioa aplikatuz. Hasi zenetik hona, 160tik gora proiektu sortu dira, eta %60k garatzen jarraitu dute, dela enpresa sustatzaileen barnean edo spin off gisa.

Iratxe Zuloaga, CEO Ariadna Grid
Berrikuntza 10 uztaila, 2020
Ariadna Grid: ETE baten berrikuntza-lidergoa enpresa erraldoien sektore elektrikoan

Sektore elektrikoan multinazionalak dira nagusi. Baina erraldoiz betetako ekosistema horren...Leer más

Cikautxo apuesta por la nanotecnología para dar un salto en las aplicaciones del caucho en sectores como la edificación o la biomedicina
Berrikuntza 8 uztaila, 2020
Durangaldea “Cycle Friendly Employer” eskualdea izango da

Estrategia publiko-pribatu horrek enplegua sortuko du kolektibo...Leer más

Javier Calleja, CEO Solaris
Berrikuntza 3 uztaila, 2020
“Azken hilabetetako egoerak emisiorik gabeko mugikortasunerako trantsizio are azkarrago batera bultzatu beharko gintuzke”

Mugikortasun iraunkorra da haien ikur aipagarrienetakoa. Jesus Calleja Solaris Bus &...Leer más

Irailean bezeroarentzako arreta zenbakia doan izatera pasatuko da: 900 92 93 93

Datorren irailaren 1etik aurrera SPRIko bezeroaren arretarako telefonoa doakoa izango da eta 900 92...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?