Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

1 abendua, 2015
Ikerketa batek, hizkuntza garunean antolatzeko printzipio unibertsal bat existitzen dela ezagutzera eman du

Ikerketak garunek hizkuntza deszifratzeko area komunak aktibatzen dituztela ondorioztatu du
Area komunak hitzak irakurtzean eta entzutean aktibatzen dirA

Basque Center on Cognition, Brain and Language-k (BCBL) parte hartu duen nazioarteko ikerketa batek, hizkuntza desberdinak darabilten garunek, irakurritako nahiz entzundako hizkuntza deszifratzeko area komunak aktibatzen dituztela ondorioztatu du.

Ikerketa, gaztelaniaz, hebreeraz, txineraz eta ingelesez hitz egiten zuten hiztunekin egin da, guztiak ere oso hizkuntza desberdinak beren artean; hori dela eta zientzialariek “garun- antolakuntzako printzipio unibertsala dela” ondorioztatu dute, BCBLko ikertzaile eta ikerketako egile Kepa Paz-Alonsok adierazi duen bezala.

Yaleko Unibertsitateak (AEB), Jerusalemeko Hebrew Unibertsitateak (Israel) eta Taipeiko National Yang-Ming Unibertsitateak (Taiwan) ere parte hartu duten ikerketak, area komunak hitzak irakurtzean eta entzutean aktibatzen direla azaldu du, nahiz eta testu bat irakurtzean edo ahots bat entzutean, estimulu horiek zentzumen desberdinen bitartez hauteman ( ikusmena eta entzumena, hurrenez hurren).

Proceedings of the National Academy of Sciences (PNAS) iparramerikar aldizkari ospetsuan argitaratutako lanak 84 boluntarioren garunak, 21 hizkuntza bakoitzeko, ikertu ditu.

Zenbait hitz irakurri edo entzuteko agintzen zitzaien bitartean, eginkizun zehatz batean inplikatutako garun-aldeak behatzeko aukera ematen duen erresonantzia magnetiko funtzionala deritzon teknika baten bitartez, beren garun- jarduera aztertu zen.

“Beraien artean hain desberdinak diren hizkuntzak aukeratu genituen, horrela, hizkuntza bakoitzean irakurtzeko eta ahozko hizkuntza ulertzeko modua, informazio hori prozesatzeko arduratzen diren garun- sareen terminoetan antzekotasun gehiago edo gutxiago dituen ikusteko aukera genuelako” azaldu du Paz-Alonsok.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?