Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

5 urtarrila, 2016
IK4-Tekniker-ek eguzki-ispiluen neurketa sistema bat patentatu du

Sentsoreak ispiluaren aurrean kokatzen dira, gainazal islatzaileen neurketa egiteko

IK4-Tekniker euskal zentro teknologikoak, fabrikazio- lerroaren baitan, eguzki-ispiluen egoera egiaztatzea eta doitasun maila handi batez bere geometria neurtzea uzten duen sistema bat patentatu du.

Patente eta Marken Espainiako Bulegoak iragan azaroaren 6an, patentea eskaini zion autokolimatzaile multzo bat eta kalibraketa prozedura bat duen gailuari. Autokolimatzaileak, ziurgabetasun oso baxuak dituzten angelu txikien neurketa ahalbidetzen duten sentsore optikoak dira.

Sentsoreak armazoi egonkor batean mihiztatzen dira eta ispiluaren aurrean kokatzen dira, gainazal islatzaileen neurketa egiteko asmoz.

Neurketa- gailuaz gain, garapenak, doitasun handiko emaitzak lortzea ahalbidetzen duen armazoiaren kalibrazio metodo bat du.

“Sistema, ispiluaren dimentsioetara egokitzen den eta oso trinkoa eta egonkorra den ikuskaritza- gelaxka baten artikulatzen da. Gainera, neurketa- denborak oso laburrak dira eta neurri- ziurgabetasunak oso baxuak, azken hau, funtsezko parametroa izanda, neurketa doitasun handiagoak eskatzen duen industriarentzat” adierazi du IK4-Tekniker-eko ikerlari Gorka Kortaberriak.

Gailua, optika, elektronika, doitasun- ingeniaritza eta programazio txertatua bezalako disziplinen aplikazio konbinatuaren bitartez garatu da, guztiak ere, kontsumoaren elektronikan, telekomunikazioetan, osasunean, manufaktura-industrian edo automozioan, besteak beste erabil daitezkeen zientzia- adarrak.

Energia berriztagarrien sektorean ezarritako teknologia

Partekatu
Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Berrikuntza 20 maiatza, 2020
Elhuyar-ek bere itzultzaile automatikoa berritu du weberako eta sakelakorako hobekuntzekin

  Elhuyar-en zerbitzuak 6 hizkuntzatako testuak itzultzen ditu formatu desberdinetako irudi...Leer más

Koiki, gizartea hobetzen duten eta hirietako kutsadura murrizten duten bidalketak

  Bazterkeria arriskuan dauden pertsonak enplegatzen dituen mezularitza-sare hau presente...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?