KIC InnoEnergy deialdi berri bat atera du berrikuntza enpresa proposamenei bideratuta
Ingurumenari kalte egingo ez dioten eta hornikuntza bermatuko duten iturri jasangarrien bitartez energia sortzeko irtenbide berri aurreratuen bilaketak erronka garrantzitsua dira mendebaldeko ekonomientzat.
Testuinguru honetan, ekintzailetza energetiko jasangarriaren promoziorako Europako KIC InnoEnergy aliantzak, iragan ekainaren 1ean, energia berriztagarrien alorrean proiektu berritzaileak garatzen ikertzen ari diren europar enpresa, start-up eta enpresa txiki eta ertainei bideratutako produktu eta zerbitzuen merkaturatzea babesteko programan izena emateko epea zabaldu zuen.
Finantza- inbertsioaz gain, oraingo deialdiak KIC InnoEnergy-ko industria eta ikerkuntza sarerako sarrera eskaintzen du, Europar Batasunaren menpe dagoen Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuak babestutako erreminta.
Ekimenean parte hartzeko epea aurtengo urriaren 11n bukatuko da. Entitate honen aurreko deialdia, ekitaldi honetako urriaren 15etik apirilaren 4ra bitartean zabalik egon zen.
KIC InnoEnergy-ren eginkizuna, energia sektoreko hiru eragile nagusien arteko marko eraginkor eta iraunkorra eratzea da, baita elkarrekin erlazionatutakoa ere: industria, ikerkuntzaren ekosistema eta goi mailako heziketa zentroak.
Helburua, talentua, teknologia eta iniziatiba pribatuaren arteko integrazio eraginkor bat bermatzea da, energia berriztagarrien arloan berrikuntza bultzatze aldera.
KIC InnoEnergy-ren aurkezpen bideoa
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak berretsi egin...Leer más
Partekatu50. hamarkadan sortutako familia - enpresari jarraipena emanez sortu zen Viuda de Sainz enpresa...Leer más
PartekatuEAEko 13 eragile, horien artean, enpresak, teknologia-zentroak eta klusterrak, konponbideak...Leer más
PartekatuAitor Urzelaik hiru hilabete bete ditu abenduan SPRI Taldearen buru bezala. Bere erronken artean,...Leer más
Partekatu20 urteko esperientziarekin, Rem-Iru xafla eraldaketan eta mota guztietako produktu metalikoen...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?