Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 ekaina, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Berrikuntza soziala Fast Track Innobideak programa

Hainbat tresna ekonomia zirkularra sustatzeko eraikuntzan eta altzarietan

Katch-e proiektu europarrak prestakuntza-moduluak garatzen ditu, eta modulu horiek modu irekian argitaratuko dira.

 

Katch-e proiektu europarrak prestakuntza-moduluak garatzen ditu, eta modulu horiek modu irekian argitaratuko dira.

 

Maila globalean produkzio-eredua prozesu linealetan oinarritzen da: hartu-egin-erabili-bota. Baina frogatuta dago funtzionatzeko modu hori ez dela sostengarria, batik bat kontuan hartzen badugu datozen 30 urteetan 3.000 milioi kontsumitzaile berri sartuko direla nazioarteko merkatuan, Munduko Ekonomi Foroak emandako datuen arabera. Eszenatoki horretan, badirudi ekonomia zirkularra alternatiba sostengarria dela balioa sortu eta aldi berean planetan dugun inpaktua murrizteko.

 

Katch-e proiektu europarraren helburua da ekonomia zirkularrean oinarritutako produktu eta zerbitzu berrien sorkuntza sustatzea, prestakuntza-edukiak garatuz. Ekimena bi sektore zehatzetara zuzentzen da, eraikuntzara eta altzarietara, Europar Batasunak lehentasunezkotzat hartu baititu, bai duten pisu ekonomikoagatik eta bai materialak modu intentsiboan kontsumitzen dituztelako. Ekimen horretan parte hartzen du Prospektiker enpresak, Espainia, Portugal, Austria eta Danimarkako beste 10 bazkiderekin batera.

 

“Ekonomia zirkularrak sektore horietan duen potentziala ez da bakarrik mugatzen hondakinak murriztera” azaldu du Prospektiker-eko ikertzaile Oihana Hernáezek “posible da diseinu zirkular, iraunkortasun, birmanufaktura eta antzeko estrategiak aplikatzea produktuen bizi ziklo osoan… oraindik asko dago egiteko”.   Katch-e proiektuaren helburua da ekonomia zirkularraren arloko gaitasun eta trebeziak sustatzea, eta lantaldea eduki teorikoak eta tresna praktikoak garatzen ari da horretarako.

 

Guztira, zortzi ikaskuntza-modulu eta zazpi tresna argitaratuko dira, ingurune errealetan inplementatu ahal izateko. “Asmoa da modulu horiek erabiltzea unibertsitateetan zein enpresetan” adierazi du Oihana Hernáezek, “halere, eduki guztiak eskuragarri egongo dira onlineko ezagutzen plataforma ireki batean”. Lantaldeak MOOC bat ere garatuko du, prestakuntza materialen bertsio laburtu bat.

 

Katch-e proiektuak 3 urteko iraupena du eta 2019ko abenduan amaituko da. Europako Batzordeak finantzatzen du Erasmus+ programaren bitartez, eta ikerketa-zentroek, unibertsitateek eta enpresek parte hartzen dute. Eskualde bakoitzean eragile-sare bat sortu da, zeinetara biltzen diren eraikuntzarekin lotutako erakunde eta enpresak nahiz ekonomia zirkularraren arloan lan egiten duten antolakundeak. Euskadin sare horren barruan daude, besteak beste, Ihobe, Orkestra, Mondragon Unibertsitatea, Azaro Fundazioa eta Circular Hub Donostia.

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak