Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 uztaila, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa I+G Nazioartekotzea Berrikuntza teknologikoa Fast Track Innobideak programa

Grupo NBI, etengabe goraka berrikuntzan eta nazioartekotzean oinarrituta

Egoitza zentrala Okondon (Araba) duen Grupo NBI duela 16 urte sortu zen lau enplegaturekin, orain ordea, 155 langile ditu, Burtsan kotizatzen du eta 25 milioi euro fakturatzen ditu urtean
Javier Raya, NBIko finantza-zuzendaria.

 

Egoitza zentrala Okondon (Araba) duen Grupo NBI duela 16 urte sortu zen lau enplegaturekin, orain ordea, 155 langile ditu, Burtsan kotizatzen du eta 25 milioi euro fakturatzen ditu urtean.

 

Grupo NBI euskal enpresaren ereduak argi erakusten du posible dela negozioa etengabe emendatzea berrikuntzan eta nazioartekotzean oinarrituta. Duela 16 urte sortu zen lau enplegaturekin, orain Okondon (Araba) du egoitza zentrala eta 155 langile ditu bost produkzio-lantegitan banatuta. Enpresak zehaztasun handiko errodamenduak fabrikatzen ditu sektore oso desberdinentzat, hala nola, hauentzat: burdinbideak, sektore eolikoa, oil&gas, papera, meatzaritza eta nekazaritza. Horrez gain, negozioa zabaldu du ingeniaritza eta diseinu arloko konponbideak eskaintzeko industriako hainbat produkturentzat, Burtsan dago 2015az geroztik eta 25 milioi euro fakturatzen ditu urtean. NBIk hainbat laguntza jaso ditu SPRI Taldetik bere I+G proiektuetarako, ezarpen digitaletarako eta prozesuak hobetu eta berritzeko. Azken urteotan mailegu parte-hartzaileak sinatu ditu Seed Capital Vizcaya, Socade SA eta Luzaro EFC euskal organismoekin, konpainiaren zabalkundea eta nazioartekotzea sendotzeko.

 

Enpresaren historia 2002an hasi zen, BEAZ enpresa nitxoan (Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoa), Sondikan, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso zuen. Sasoi hartan errodamenduak eta potentzia transmisiorako elementuak saltzen zituen. “Zerbitzu teknikoa eta komertziala eskaintzen genuen. Marka- eta produktu-sorta anitza saltzen genuen, hau da, banatzaileak ginen, eta gure negozioaren %100a Espainian zegoen” dio Javier Rayak, NBIko finantza-zuzendariak.

 

Lehen mugarria 2006an iritsi zen, fabrikatzaile bihurtu zenean. Joint venture elkarte bat sortu zuen Txinan, eta horrela jaio zen NBI marka. 2008an balio tekniko handiko errodamenduen fabrikazioan espezializatu zen. “Nitxoko produktua da: ale gutxiko baina osagai tekniko handiko tiradak egiten ditugu”.

 

I+G-ko inbertsioa da konpainiaren nortasun ikurretako bat da. 2010ean abiarazi zituen bere lehenengo berrikuntza eta garapen proiektuak, hainbat teknologi zentrorekin lankidetzan. 2010-2015 bitarteko epealdian, NBIk bere fakturazioaren %15 inbertitu zuen I+G-n, hau da, urtean milioi bat euro inguru.

 

2015eko apirilean Burtsan sartu zen Arabako bere errodamendu-lantegi berria finantzatzeko, zeina ordurako hasia baitzen prototipoak fabrikatzen, eta, azkenean, datorren urtearen hasieran irekiko da. 2015ean konpainiaren kudeaketa-planak helburutzat zeukan urtean 25 milioi euroko fakturazioa lortzea 2019rako.

 

NBI etengabeko eboluzio prozesuan murgilduta dago. Dagoeneko utzi dio errodamendu saltzaile izateari (halaxe hasi zen 2002an), eta orain ingeniaritza eta diseinu arloko konponbideak eta bestelako produktuak eskaintzen ditu: errodamenduak, pieza estanpatuak, dekoletatuak, mekanizatuak, galdaragintza, armairu industrialak, tolestuak edo margo bereziak. “Gai gara hori guztia fabrikatzeko munduko hainbat tokitan.  Gure helburua da bezeroari konponbide oso bat eskaintzea. Orain konponbideak eskaintzen ditugu”.

 

Txinako eta Okondoko lantegiekin batera, enpresak produkzio-lantegi gehiago erosi ditu azken urteotan: Egikor (Ermuko estanpazio lantegia), Industrias Betiko (mekanizatua eta dekoletajea Bergaran), Talleres Ermua (zehaztasunezko mekanizatua Mallabian) eta Aida Ingeniería (galdaragintza fina Artean). Kopuru hori are gehiago haziko da, “erosketa-akordio bat dugulako Errumaniako enpresa batekin, gure nazioartekotze-prozesua sendotzen jarraitzeko”. Gainera, NBIk badu aplikazio-ingeniaritza bat Errumanian bertan.

 

Burtsan kotizatzen duenez, konpainiak hiru hilean behin ematen ditu negozioaren datuak.  2017ko ekitaldia ixtean 22 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen, 3 milioi euroko ustiapen-irabaziak eta 1,2 milioi euroko irabazi garbiak. Aurten, 2018an, 25 milioi fakturatuko ditu 155 langilerekin. Enpresak gaur egungo negozio-maila bikoiztu nahi du 2022rako, hau da, bere asmoa da 50 milioi euroraino iristea, %10eko irabazi garbia izatea eta enplegua emendatzen jarraitzea 220 langilera iritsi arte.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak