Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

7 urria, 2015
Gogoratu: Ekintzaile eta enpresentzako ICO finantzaketa 2015ean

ICO (Kreditu Ofizialeko Institutua) maileguak autonomo, enpresa eta erakunde publiko nahiz pribatuentzako finantzaketa mota bat dira eta kreditu erakundeen bidez tramitatzen dira. Hala, bankuak dira Administrazioaren funtsak jasotzen dituztenak eta eurak dira baita ere, eskaeren arrisku eta bermeak aztertu ondoren, mailegu horiek ematen dituztenak aurretik ezarritako finantza-baldintzetan; horregatik, mailegu horiei Bitartekaritza Lerroak deitzen zaie teknikoki.


2015eko urtarrilaren 2tik aurrera, lerro horiek eskuratu ahal izango dituzte ekintzaileek eta inbertsio edota likidezia premiak dituztenek, baldin eta helburutzat badute aberastasuna sortzeko eta hobeto banatzeko jarduerak gauzatzea (batez ere jarduera berritzaileak, ekologikoak edo sozialki nahiz kulturalki garrantzitsuak).

 

 ICO Enpresak eta Ekintzaileak 2015 Lerroak kontzeptu hauek finantzatuko ditu:

  • * Likidezia
  • * Nazio mailako inbertsioak:

Aktibo finko produktibo berriak edo bigarren eskukoak (BEZa barne).

30.00 euro + BEZa gainditzen ez duten autoak.

 

Enpresak erostea.

Likidezia, modalitate honetarako lortutako finantzaketaren %50eko mugarekin

Etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzea.

 

Modalitatea:
Inbertsiorako mailegua/leasinga eta likideziarako mailegua.

 

Interes tasa:
Finkoa edo aldakorra, gehi Kreditu Erakundeak ezarritako marjina amortizazio epearen arabera.

 

Amortizazio epea eta ezaldia:

  • * Likideziaren %100 finantzatzen bada: 1, 2, 3 eta 4 urte, urtebeteko ezaldiarekin.
  • * Inbertsioa finantzatzen bada: 1, 2, 3, 4, 5, 7, 10, 12, 15 eta 20 urte, 2 urterainoko ezaldiarekin.

 

Komisioak:
Kreditu Erakundeak ezin du komisiorik kobratu, amortizazio aurreratuagatik izan ezik.

 

Bermeak:
Operazioa tramitatuko duen Kreditu Erakundearekin zehaztuko da, SGR/SAECAren abala dagoenean izan ezik.
Finantzaketak Elkarrekiko Berme Sozietate  (SGR) baten edo Nekazaritzako Kauzioko Sozietate Anonimoaren  (SAECA) abala badu, orduan finantzaketa horrek berariazko baldintzak ditu eta komeni da hurbileko erakunderen baten bidez tramitatzea. Gure lurraldean: Elkargi eta Oinarri.

 

Beste ICO funts batzuk:
ICO Bermeak SGR/SAECA lerroaz gain, badira beste lerro berezi batzuk, hala nola ICO Ordaindukoak eta Enpresa Bonoak (lehen mailako merkatuan ordaindukoak eta merkatu antolatuetan edo sistema multilateraletan bonoak jaulkitzen dituzten enpresentzat); FEDER Funtsak – Berrikuntza, Funts Teknologikoa ICO (Eskualde Garapeneko Europako Funtsa ETE berritzaileentzat); eta ICO FOMIT (Proiektu turistikoen finantzaketa espezifikoak).  Badira baita ere nazioartekotze prozesuetarako eta jarduera esportatzaileetarako finantzaketa lortzeko lerroak.

 

Hona hemen horri buruzko informazioa eskaintzen duen PDFa:  
http://www.ico.es/documents/19/345154/FICHA+EMPRESAS+Y+EMPRENDEDORES+2015/da1500be-66ba-4430-b181-fd122bdea5f4

 

Ohiko Galderak eta Erantzunak:
http://www.ico.es/web/ico/ico-empresas-y-emprendedores/-/lineasICO/view?tab=faqs

Berrikuntza 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Berrikuntza 22 maiatza, 2020
Elkarrizketa Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucínekin

  Pobretze handiagoaren eta langabeziaren hazkundearen benetako mehatxuaren aurrean,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?