Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

29 ekaina, 2017
Eusko Jaurlaritzak berriro ireki du Renove Makineria Industriala Programa 9 milioi euroko zuzkidurarekin

Eusko Jaurlaritzak berriro ireki du Renove Makineria Industriala Programa, hots, euskal industriaren produktibitatea, segurtasuna eta lehiakortasuna hobetzeko apustua. Programak 9 milioi euroko zuzkidura du 2017rako, aurreko edizioetan baino milioi bat gehiago. Laguntza eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da pruebas.spri.eus web orrian ekainaren 30etik aurrera (ostirala) eta urriaren 31n itxiko da edo lehenago aurrekontua agortzen bada.

2014an martxan jarri zenetik 891 euskal enpresak (2014an 420, 2015ean 271 eta 2016an 200) jaso dituzte programa horren diru-laguntzak eta eragindako inbertsioa 320,83 milioi eurokoa izan da hiru ekitaldi horietan (2014an 107,7 milioi, 2015ean 82,9 milioi eta 2016an 130,23 milioi).

 

Programa hori Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatzen du eta SPRI Taldeak kudeatzen du. Sektorearekin batera diseinatu eta baloratutako programa bat da, eta helburutzat dauka enpresetako aktiboen zati bat berritzea eta makinak puntuan jartzea ikuspegi guztietatik, betiere produktibitatea hobetuz eta pertsonen segurtasuna zainduz. Programa beraizik zuzendurik dago makinak berritzeko premia duten ETEei, programa honen bidez berritze eta modernizazio prozesuei ekin diezaieten.

Laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da ekainaren 30etik (ostirala), eta urriaren 31n itxiko da, edo lehenago aurrekontua agortzen bada, euskal enpresa askok eskatzen dituztelako horrelako laguntzak.

Produktibitatea eta segurtasuna hobetzeko makina berriak

Renove Programa honen helburu nagusia da euskal enpresen lehiakortasuna bultzatzea, eta horretarako, industria arloko enpresen produkzio-ekipamenduak modernizatuko dira eta lan arloko segurtasun- eta osasun-arauetara egokituko dira, makina berriak erosiz, enpresen produktibitatea hobetzen laguntzeko.

Osalanek, erakunde laguntzaile den aldetik, lan esparruko segurtasun- eta osasun-agiriak eta dagokion dokumentazio teknikoa aztertuko ditu, eta horrez gain, makinak ikuskatuko ditu. Gero, txosten bat igorriko dio SPRIri, eta bertan, ikuskapena egiaztatzeaz gain, haren segurtasun-baldintzak betetzen diren ala ez adieraziko da.

70.000 eurorainoko diru-laguntza makina bakoitzeko

Makina berriak 70.000 euro balio behar du gutxienez (BEZa kontuan hartu gabe). Erosketa-kontzeptuan egiaztatutako gastuaren %15eko diru-laguntza emango da; gehienez ere 70.000 euro emango dira erositako makina bakoitzeko, eta 100.000 euro enpresa bakoitzeko (diru-laguntza erosketa bat baino gehiagorentzat den kasuetan).

Diru-laguntza jaso dezaketen makina motak

Honako hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen makinak: produktuak eta materialak ontziratzeko eta paketatzeko, osagarriak muntatzeko, lehengaiak eta erdilandutako produktuak eraldatzeko, metrologiarako, eta enpresa eskatzailearen ustiapen ekonomikoko produkzio-prozesuetan erabilera automatikoa egiteko erabiltzen diren makina berriak.

Berrikuntza 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Berrikuntza 22 maiatza, 2020
Elkarrizketa Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucínekin

  Pobretze handiagoaren eta langabeziaren hazkundearen benetako mehatxuaren aurrean,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?