Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
7 otsaila, 2018

Genero ikuspegia aplikatuz inbertitzeko aukera

txostenaren azala.

 

ESADE eta EY fundazioak eginiko txosten batek mahai gainean jarri ditu enpresa sozialaren barruko desberdintasunak

Gero eta emakume gehiagok lideratzen dituzte ekintzailetza sozialeko proiektuak, bai Estatuan eta baita ere Europan. Halere, badago oraindik genero-etena ikusgarritasunean eta baliabideak eskuratzeko orduan, eta inon baino nabarmenagoa da kanpo-finantzaketaren kasuan. Berrikuntza Sozialeko ESADE Institutuak eta EY Fundazioak argitaratu duten Inversión con enfoque de género txostenak dioenez, inbertsioa genero ikuspegitik bultzatzeak aukera sozial eta ekonomiko handiak sor ditzake, eta ez bakarrik emakume ekintzaileentzat, baizik eta baita ere gizarte osoarentzat. Gainera, posible izango litzateke aurrera egitea enpresa sozialaren eredu anitzago, inklusiboago eta iraunkorrago baterantz.

 

Genero ikuspegidun inbertsioak abiapuntutzat hartzen du kapitalak finantza errendimendua sortu dezakeela eta aldi berean lagungarria dela genero berdintasunerantz aurrera egiteko. Hainbat modutara lortzen da hori: emakume ekintzaileei kapitala eskuratzen lagunduz, baina baita ere inbertsioak eginez emakume eta neskatoen bizi-kalitatea hobetzea helburu duten enpresetan edo maila orotan plantilla anitzagoak sustatzen dituztenetan.

 

40 elkarrizketa baino gehiago egin dira azterlana prestatzeko, eta horietatik ateratako informazioarekin aztertu da zein den emakumezko ekintzaile sozialen egoera Estatuan eta nolako aukerak dituzten inbertsioak eskuratzeko. Batetik, familiako erantzukizunak direla-medio denbora gutxiago dute bere enpresa sozialari eskaintzeko, eta enpresa horiek inbertitzaileek gutxien baloratzen dituzten sektoreetan egon ohi dira, esaterako osasun arloan edo hezkuntzan, inbertitzaileentzat interesgarriagoak baitira teknologia digitala bezalako sektoreak. Bestalde, ez dituzte hainbeste ezagutzen eskura dauzkaten finantzaketa aukerak –emakumeen %53k (eta gizonen %80k) diote ezagutzen dituztela. Ondorioz, emakumezko ekintzaile sozialen %26k bakarrik eskuratzen dute behar duten kanpo-finantzaketa guztia, eta gizonezkoen kasuan %46koa da portzentaje hori.

 

Halere, pixkanaka sortzen ari dira genero ikuspegian oinarritutako inbertsioa sustatzen duten ekimenak, bai enpresa sozialaren barruan eta bai enpresa arruntetan. Estatuan aipa liteke Ship2B ekimenak sortutako Mujeres de Impacto sarea, non inpaktu soziala duten emakumezko inbertitzaileak eta aholkulariak biltzen baitira. Edo SWAN, emakumezko business angels sarea, emakume inbertitzaileen merkatua dinamizatzeko sortua. Europan, berriz, Clearly Social Angels sarea edota F-Lane azeleragailua dira garrantzitsuenetako batzuk.

 

ESADEk eta EY Fundazioak argitaratutako azterlanak dioenez, arrisku kapital sozialean ere badaude genero desorekak, arrisku kapital tradizionalean bezalaxe. Txostenaren arabera, eten hori murrizteko laguntza eta inbertsio sistema anitzagoak sustatu behar dira emakume ekintzaileen eta inbertitzaileen komunitateen bitartez, eta anitzagoak esatean esan nahi da epe luzeko hazkunde sostengarria baloratzen dutenak eta ikuspegi kolaboratiboago batean oinarritzen direnak.

Lantegi Bartuak
Berrikuntza 6 apirila, 2020
Lantegi Batuak ere maskarak eta aurpegi-babesak fabrikatzen hasi da

Antolakundeko lau lantegik euren jarduera berrorientatu dute NBEak ekoizten...Leer más

Joaquín Acha, presidente
Azti y la pyme Branka Composites fabrican un dron marino propulsado por energías renovables para impulsar la investigación en el mar
Berrikuntza 2 apirila, 2020
Energia berriztagarrien bidez bultzatutako itsas dron bat sortu dute Azti eta Branka Composites ETEak, itsasoan ikerketa garatzeko

Itsas azaleko Itsasdrone drona Branka Composites eta AZTI zentro teknologikoaren arteko...Leer más

La CE aumenta la financiación de proyectos de innovación e investigación sobre coronavirus a través del Horizon 2020
Berrikuntza 30 martxoa, 2020
Europako Batzordeak koronavirusari buruzko berrikuntza eta ikerketa proiektuen finantzaketa handitu du Horizon 2020ren bidez

Europako Batzordeak Horizon 2020 programa eguneratu du koronabirusarekin lotutako ikerketa eta...Leer más

Berrikuntza 25 martxoa, 2020
Telelana errazteko gakoak eta baliabideak

Laneko osasun aholkuak eta teknologia digital berriak aprobetxatzeko tresnak   Egunotan...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?