Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

10 maiatza, 2017
Gastronomiaren zeregin garrantzitsua turismo sostengarrian

TMEk Turismo Gastronomikoari buruzko 2. Txostena aurkeztu du Donostian.

TMEk Turismo Gastronomikoari buruzko 2. Txostena aurkeztu du Donostian.

 

Turismo gastronomikoaren sektorea ez da mugatzen elikadura produktuen eskaintzara eta lurralde zehatz bateko jatetxeetara. Kontzeptu horrek tokiko nortasunean eta kulturan murgiltzen du bisitaria, gastronomiarekin lotutako esperientzien bitartez: herrietako merkatuak bisitatzea, tokiko ekoizleengana joatea edota elikagaien inguruko jaialdi tematikoak antolatzea.

 

Horrelako turismoak balio erantsi handia ematen dio bisitariari, esperientzia-sorta zabaltzen duelako, baina baita ere lurraldeari. Gastronomia funtsezko elementua da, eta berari esker jomugak nabarmendu egin daitezke eskaintza homogeneoen gainetik; horrezaz gain, turismo sostengarriagoa sustatzen du, hertsiki loturik baitago kultura, nortasuna eta paisaia naturala kontserbatzeko baloreekin.

 

Maiatzaren 8an eta 9an Turismo Gastronomikoaren Munduko 3. Topaketa egin da Donostian, Turismoaren Munduko Erakundeak antolatuta. Topaketa hori Garapen Sostengarrirako 2030 Agendaren barruan kokatzen da, eta bere helburu garrantzitsuenetako bat izan da ezagutzak trukatzea gastronomia indartzeko, funtsezko elementua baita jomuga turistikoen garapen sostengarrirako.

 

Topaketa horren barnean aurkeztu da Turismo Gastronomikoari buruzko TMEren 2. Txosten Globala. Online eskuratu daitekeen argitalpen horretara biltzen dira mundu osoko jardunbide egokiak, turismoaren eta gastronomiaren etorkizuna markatzen ari direnak. Azterlanera bildutako joeretako bat da hibridazioa sustatzea produktu gastronomiko berriak garatzeko. Zentzu horretan, hainbat esperientzia garatu dira elkarrekin uztartzen dituztenak gastronomia eta beste hainbat esparru, hala nola, natura, industria-sarea, arkitektura, ongizatea, e.a.

 

Joera horrek eredu bezala hartzen duen jardunbide egokietako bat da Idiazabal Gaztaren Ibilbidea. Esperientzia horren barruan tour oso bat eskaintzen da: osteratxo bat ardi latxak bazkatzen duen larreetatik; bisita bat ekoizleei, bertatik bertara ezagutzeko gazta egiteko prozesu tradizionalak; eta ibilbide bat herrietako merkatuetatik, euskal historiaren eta nortasunaren zati garrantzitsu bat ezagutzeko.

 

Turismo Gastronomikoari buruzko Munduko Topaketara bildu diren 60 herrialdetako 250 parte-hartzaileak Donostiako Basque Culinary Center eraikinean elkartu dira. Topaketan orobat aurkeztu da Garapenerako Turismo Sostengarriaren Nazioarteko Urtea; TMEk antolatutako ekimen bat da, hainbat helburu sustatuko dituena 2017an, sektorea sostengarriagoa izan dadin.

Berrikuntza 26 uztaila, 2021
Ludus: “Langileen prestakuntza demokratizatu nahi dugu errealitate birtualaren bidez”

Errealitate birtuala Industria 4.0 gaitzen duen teknologia da. Bere jatorria duela 70 urte baino...Leer más

Berrikuntza 23 uztaila, 2021
‘Euskal Camper premium’-a sortu da, hamar enpresen arteko lankidetzaren ondorioz

Automobilgintzaren euskal sektoreak Smart Comfort Platform 4.0 proiektuarekin lankidetzan aritzeko...Leer más

Berrikuntza 20 uztaila, 2021
Eusko Jaurlaritzak 2021-2024 Industriaren Garapen eta Nazioartekotze plana onartu du

Plana estrategikotzat jotzen da, eta ekonomia suspertzen lagunduko du, pandemiak eragindako erronka...Leer más

Uriarte Safybox
Uriarte Safyboxek kaxak eta armairu ez-metalikoak fabrikatzen ditu eremu oldarkorretan ekipoak babesteko

Uriarte SafyBox Bizkaiko enpresa, Uriarte Enclosures taldekoa (200 langile baino gehiago ditu),...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?