Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

1 ekaina, 2016
SiG fundazioak berrikuntza sozialeko bere eredu transbertsal berria aurkeztu du Bilbon

Social Innovation Generation, 2007an sortutako erakunde kanadar bat da eta, bere helburua da berrikuntza soziala bultzatzea herrialdeko sektore guztietan. Fundazioaren bultzatzaileen esanetan, SiGen helburu nagusia da indarrak batzea Kanada “herrialde berritzaile” bihurtzeko, abiapuntutzat harturik konponbide berritzaileak behar direla erronka konplexuenentzat -langabezia, klima aldaketa, osasuna-, baina konponbide horiek ezin direla bakarrik oinarritu teknologiaren eta enpresen ikuspegietan.

Bizkaiko Foru Aldundiak, maiatzaren 31n antolatutako Berrikuntza Sozialaren 2. Jardunaldian parte hartu zuen SiG-ek, eta bere eredu transbertsala aurkeztu zuen. Fundazio hori lau antolakundek osatzen dute: J.W. McConnell Family Foundation, Waterloo Unibertsitatea, MaRS Discovery District eta Plan Institute. Plataforma gisa sortu zen berrikuntza soziala bultzatzeko, “lankidetzaren bidez emaitzak sortzeko lau antolakunde horiez harago” adierazi zuen Bilbon Tim Draimin fundazioko zuzendariak.

Bere hitzaldian azaldu zuenez, azken hamarkadetan berrikuntza sistema bat eraiki dugu oinarritzat harturik STEM arloak (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) eta enpresen sektorea. Estrategia horren emaitzak berrikuntza disruptiboak izan dira, eta berrikuntza disruptiboak aipatzean batik bat Silicon Valley-ren irudia datorkigu burura. Dena den, SiGeko zuzendariak azpimarratu zuen gaur egungo erronka beste bat dela, alegia, berrikuntza sistema hori arlo sozialean txertatzea.

Topaketan izan zen baita ere Vinod Rajasekaran, SiGeko bazkidea eta I+G sozialean aditua Impact Hub nazioarteko sarean. Rajasekaran-en arabera, enpresa askok bereizi egiten dituzte arlo soziala eta arlo ekonomikoa, nahiz eta biek izan behar luketen I+G+Bren parte. Zentzu horretan, Social Innovation Generation erakundeak ekimen bat jarri du martxan I+G sozialeko estrategiak sustatzeko enpresa munduan, sektore anitzetako antolakundeak barne hartuz.

SiGeko arduradunek jardunaldian aurkeztu zituzten Kanadan berrikuntza soziala bultzatzeko gauzatzen ari diren proiektu batzuk. Horietako bat da Waterloo Unibertsitateak sortutako Canadian Index of Wellbeing. Biztanleriaren ongizatea BPGaz harago baloratzeko tresna bat da, hainbat irizpide erabiltzen dituelarik horretarako: hezkuntza, parte-hartze demokratikoa, osasuna eta denboraren erabilera, besteak beste. Registered Disabilities Saving Plan da Kanadako fundazioak bultzatutako beste proiektu bat. Plan Institute GKEak sortutako programa bat da, etorkizunerako aurrezki planak sortzen laguntzen diena ezgaitasunak dituzten pertsonei eta beren familiei.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?